Edukira joan

Abunkulgo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abunkulgoa (latinezko avunculus-etik, amaren aldeko osaba esan nahi duena) amaren anaiak ahaidetasun-sisteman edo seme-alaben hazkuntzan leku pribilegiatua duen gizarteetan agertzen den ohitura da. Herentzien legedian, amaren aldeko osaba-izeben ondasunak gizonezkoen ilobei transferitzea litzateke, eta gizonen ondasunak arreben semeei, baina fenomeno konplexuagoa da, eta beste alderdi kultural batzuk ere hartu beharko lirateke kontuan.

Gizarte matriarkalekin edo matrilinealekin lotu ohi da, baina beste batzuetan ere agertu izan da, Claude Lévi-Strauss ek aipatzen duen bezala, zeinarentzat abunkulgoa ezin da osaba bakar batekiko harremana bezala definitu, familia sistema bat da: ama, aita, ilobak eta seme-alaben arteko erlazio orekatuak mantentzen dituena. Abunkulgo lanak Lévi-Strauss antropologoari balio dio Les structures élémentaires de la parenté liburuan, estrukturalari buruz duen ikuspegia azaltzeko adibide giltzarri gisa.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lévi Strauss, Claude; Apalategi Mendizabal, Patxi (itz). Antropologia estrukturala. EHU.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]