Abusu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abusu

Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Azalera 0,46 km²
Garaiera 28 m
Biztanleria 7.620
Dentsitatea 16.565 bizt / km²
Posta kodea 480XX

Abusu Bilboko auzoa da. Bilboko bostgarren barrutian kokatuta dago, Ibaiondoko distrituan alegia. Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean. Auzoak 7.620 biztanle dauzka eta 46,57 hektareako azalera. Guztira 164 biztanle bizi dira hektareako. Abusuren erderazko izena “La Peña” da, Erkiago neba-arrebak "Nuestra Señora de La Peña de Francia" ermita eraiki ostean hartu zuen izen hori. Ibaizabal ibaiaren harana estutzen den gune hontan, Zamakola kalea da auzoaren ardatza. Kale honen bi aldeetako etxebizitza blokeek otsatzen dute Abusu.

1983ko uholdeen ostean, eta auzoak jasan zituen kalteek eraginda, udalak uhartea auzoarekin batu zuen etorkizuneko uholdeek kalte gutxiago eragin zezaten. Horrela, auzoa eta uhartearen arteko eremua parke bihurtu zen, Ibaieder Parkea.

Garraio publikoa

Autobusa

Auzoa Bilbo erdigunearekin batzen duten bi autobus linea daude. Abusurainoko ibilbidea Zamakola kaletik egiten dute autobusek, eta Abandorako ibilbidea Martzana eta Urazurrutia kaietatik.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
50 Buia - Plaza Biribila 15´
56 Abusu - Plaza Biribila 30´

Trena

2005. urtean Renfe Aldirikoen geltoki berri bat zabaldu zen auzoaren goikaldean C-3 Linearen barnean, La Peña izenekoa. Ordurarte Abusutik hurbilen zegoen geltokia Santa Isabelen zegoen. Trenak Abusu Abandoko tren geltokitik bost minutura dagoen arren, auzoko bizilagun gehienek autobusa erabiltzen jarraitzen dute.

Kale garrantzitsuenak

  • Zamakola Kalea