Abuztuaren 21
Abuztuaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamairugarren eguna da, 234.a bisurteetan. 132 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009 - Jendarmeek ustezko 3 etakide atxilotu eta 13 zulo aurkitu dituzte azken astean.
- 2012 - Patxi López Lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21an ospatuko zirela iragarri zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1792 - Frantziako Iraultzan gillotina bidezko lehen exekuzioa egin zen, metodo ankerragoak ordezkatuz.
- 1911 - Mona Lisa edo Gioconda margolana, Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvre museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
- 1942 - Stalingradeko bataila hasi zen Alemania eta Sobietar Batasunaren artean.
- 1975 - Madrilen (Espainia) GRAPO taldea bere ekintzak egiten hasi zen Goardia Zibilaren bi zakur akabatuz.
- 1986 - Nyos lakuko erupzio limniko batek inguruko herrixketako 1.800 lagun eta 3.500 etxabere hil zituen Kamerunen.
- 1991
- Errusian Mikhail Gorbatxeven eta honek SESB ohian harturiko neurrien aurkako estatu kolpea hasi zen (Belovezhie-ko Akordioa).
- Letoniak SESBarekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 2006 - Tren istripua Palentziako Villada herrian. Sei hildako egon ziren, Talgo tren bat gehiegizko abiaduragatik bere bidetik irten eta gero. Hildakoen artean Pasaiako bikote bat egon zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1960 - Ernest Hemingwayk eta Anjel Goenagak hitzarmena sinatu zuten Donostiako Maria Cristina hotelean, Agurea eta Itsasoa euskaraz argitaratzeko egile eskubiderik ordaindu gabe.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1987 - Dirty Dancing ("Dantza Zikina") filma estreinatu zen, Emile Ardolinok zuzendu eta Patrick Swayze, Jennifer Grey, Jerry Orbach eta Cynthia Rhodes aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 - Blade filma estreinatu zen, Stephen Norringtonek zuzendu eta Wesley Snipes, Stephen Dorff, Kris Kristofferson, N'Bushe Wright eta Donal Logue aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1993 - Kwajalein atoloiak ordua aldatu zuen eta Nazioarteko egun aldaketa lerroaren beste aldean jarri zen. Beraz, egun hau ez zen existitu uharte horretan.
- 2017 - Eguzki eklipsea AEBetan osoki ikusgai egon zen, Euskal Herrian partzialki.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1890 - Luis Izeta, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1966).
- 1899 - Bixente Eskisabel, gipuzkoar sustatzailea eta enpresaburua (h. 1955).
- 1928 - Javier Erice, nafar politikari eta medikua, Iruñeko alkate ohia.
- 1931 - Manuel Larrabeiti, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- 1933 - Eneko Arieta, Athleticeko futbolaria (h. 2004).
- 1942 - Julián Balduz, frankismoaren osteko Iruñeko lehen alkatea.
- 1945 - Jose Luis Uribezubia, Katarrilla, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1950 - Jon Markaide, gipuzkoar astrofisikaria.
- 1956 - Rafa Díez, LABeko Idazkari Nagusi ohia eta Ezker abertzaleko kide esanguratsua.
- 1958 - Sara Bilbatua, gipuzkoar casting zuzendaria.
- 1962 -
- Jon Etxeandia Zorroza, bizkaitar ETAkidea, poeta eta idazlea (h. 2010).
- Jose Migel Kiko Zúñiga, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1963 - Paskual Rekalde, nafar filologoa, itzultzailea eta euskaltzain osoa.
- 1967 - Miren Arantza Madariaga Aberasturi, bizkaitar politikari eta zuzendari publikoa.
- 1973 - Kepa Intxausti, bizkaitar bertsolaria.
- 1974 - Dorleta Kortazar, gipuzkoar ipuin kontalaria, feminista eta sindikalista.
- 1979 - Lierni Azkargorta, gipuzkoar erizaina eta idazlea.
- 1980 - David Malo, nafar futbolari ohia.
- 1981 -
- Eder Salas, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Madelen Urieta, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1981 - Oihan Vega, gipuzkoar aurkezle, esatari eta musikaria.
- 1985 - Jon Calvo, bizkaitar gitarra-jotzailea eta abeslaria.
- 1988 - Maialen Zelaia, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 - Mikel Bizkarra, bizkaitar txirrindularia.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1165 - Filipe II.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1223).
- 1567 - Frantzisko Saleskoa, savoiar elizgizona (h. 1622).
- 1583 - Leonor Prusiakoa, alemaniar noblea (h. 1607).
- 1609 - Jean Rotrou, frantziar poeta (h. 1650).
- 1643 - Alfontso VI.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1683).
- 1648 - Josè Zatrilla y Vico, Sardiniako idazlea eta poeta (h. 1720).
- 1670 - James Fitz-James (Berwickeko I. dukea), Frantziako mariskala (h. 1734).
- 1725 - Jean-Baptiste Greuze, frantziar margolaria (h. 1805).
- 1735 - Tobias Furneaux, ingeles nabigatzailea eta Royal Navyko ofiziala, mundua bi norabidetan zirkumnabigatu zuen lehenengo gizona (h. 1781).
- 1739 - Mariano Salvador Maella, espainiar margolaria (h. 1819).
- 1752 - Jacques Roux, frantziar iraultzailea (h. 1794).
- 1765 - Gilen IV.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1837).
- 1789 - Augustin-Louis Cauchy, frantziar matematikaria eta permutazioen teoriaren sortzailea (h. 1857).
- 1796 - Asher Brown Durand, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (h. 1886).
- 1798 - Jules Michelet, frantziar historialari eta idazlea (h. 1874).
- 1848 - Paul Henry, frantziar optikari eta astronomoa (h. 1905).
- 1858 - Rodolfo Austriakoa, Austria-Hungariako Inperioko printze oinordea (h. 1889).
- 1862 - Emilio Salgari, italiar idazlea (h. 1911).
- 1871 - Leonid Andreiev, errusiar idazlea (h. 1919).
- 1872 - Aubrey Beardsley, ingeles marrazkilaria (h. 1898).
- 1892 - Charles Vanel, frantziar aktorea (h. 1989).
- 1893 - Lili Boulanger, frantziar musikagilea (h. 1918).
- 1901 - Edward Thomas Copson, britainiar matematikaria (h. 1980).
- 1904 - Count Basie, estatubatuar jazz piano-jotzaile, organo-jotzaile eta musikagilea (h. 1984).
- 1915 - Fernando Claudín, espainiar politikari, historialari eta saiakera-idazlea (h. 1990).
- 1916 - Consuelo Velázquez Torres, mexikar piano-jotzailea eta musikagilea (h. 2005).
- 1917 - Leonid Hurwicz, estatubatuar ekonomilaria, 2007ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2008).
- 1921 - Gertrudis de la Fuente, espainiar biokimikaria, farmazian doktorea eta Ikerkuntza Zientifikoen Goi Kontseiluan ikerkuntzako irakaslea (h. 2017).
- 1927 - Barry Foster, ingeles zinema, antzerki, telebista eta irratiko aktorea (h. 2002).
- 1930 -
- Alan Ashcroft, ingeles errugbilaria (h. 2021).
- Margaret Windsor, Ingalaterrako Jurgi VI.aren eta Elisabete Erregina Amaren bigarren alaba (h. 2002).
- 1933 -
- Janet Baker, britainiar mezzo-sopranoa.
- Michael Dacher, alemaniar alpinista eta muturreko eskalatzailea (h. 1994).
- 1934 - John L. Hall, estatubatuar fisikaria, 2005ko Fisikako Nobel Saria.
- 1936 -
- Luisa Isabel Álvarez de Toledo, espainiar aristokrata, idazle eta historialaria (h. 2008).
- Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (h. 1999).
- 1937 -
- Gustavo Noboa, Ekuadorko presidentea (h. 2021).
- Robert Stone, estatubatuar idazlea (h. 2015).
- 1938 - Kenny Rogers, estatubatuar country abeslari, argazkilari, aktore, ekoizle eta ekimengilea (h. 2020).
- 1942 - Maria Kaczyńska, Poloniako lehen dama (h. 2010).
- 1944 - Peter Weir, australiar zinema zuzendaria.
- 1946 - Norio Yoshimizu, japoniar futbolari ohia.
- 1949 - Lindsey Davis, ingeles eleberrigilea.
- 1950 - Patrick Juvet, suitzar kantautore eta abeslaria (h. 2021).
- 1951 - Karekin II.a, Armeniako Eliza Apostolikoaren Patriarka.
- 1952 -
- Joe Strummer, ingeles musikari, abeslari eta aktorea, The Clash talde punkaren sortzaile, musikagile, gitarrista eta abeslaria (h. 2002).
- Richie Zito, estatubatuar disko-ekoizle eta estudioko musikaria.
- 1956 -
- Kim Cattrall, ingeles-kanadar aktorea.
- Laura Morante, italiar aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria.
- Vadão, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1957 - Bernard Verlhac, Tignous, frantziar marrazkilaria (h. 2015).
- 1961 - Stephen Hillenburg, estatubatuar animatzailea, ekoizlea eta biologoa, Bob Belaki marrazki bizidun telesailaren sortzailea (h. 2018).
- 1962 - Tsutomu Miyazaki, 4 eta 7 urte arteko 4 neska bahitu eta asasinatu zituen japoniar serie hiltzailea (h. 2008).
- 1963 -
- Luis Casado, UPNko nafar politikaria.
- Mohammed VI .a Marokokoa, Marokoko Erregea.
- 1964 - Alfonso Lacadena, espainiar hizkuntzalari eta ikerlaria, epigrafian aditua (h. 2018).
- 1967 -
- Stéphane Charbonnier, Charb, frantziar karikaturista eta kazetaria (h. 2015).
- Carrie-Anne Moss, kanadar aktorea.
- Serj Tankian, estatubatuar musikari, abeslari, musika-ekoizlea, filosofo aktibista, margolaria, idazlea eta aktorea, System of a Down bandaren konpositorea.
- 1970 -
- Erik Dekker, herbeherear txirrindulari ohia.
- Nanaia Mahuta, zeelandaberritar politikari maoria.
- 1971 - Liam Howlett, The Prodigy musika-elektroniko bandako liderra.
- 1973 - Sergey Brin, Google bilatzailearen sortzaileetako bat.
- 1979 -
- Joel Griffiths, australiar futbolari ohia.
- Kelis, estatubatuar abeslari, kantautore eta sukaldaria.
- 1981 - Silvio Spann, trinitatear futbolaria.
- 1984 - Alizée, korsikar abeslaria.
- 1985 -
- Laura Haddock, ingeles aktorea.
- Julia Robex, indonesiar emakumezko aktore transgeneroa.
- 1986 - Usain Bolt, jamaikar atleta, abiadura probatan hainbat titulu eta errekor dituena.
- 1987 - Megan Montaner, espainiar aktorea.
- 1988 - Robert Lewandowski, poloniar futbolaria.
- 1989 - Hayden Panettiere, estatubatuar aktore eta pop abeslaria.
- 1995 - Gao Zhunyi, txinatar futbolaria.
- 1996 - Jasmine Camacho-Quinn, puertorricar atleta, 100 metroko hesi-lasterketan aditua.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1903 - Charles-Alexandre Fay, baxenafar militar eta kartografoa, Villers-sur-Meren (j. 1827).
- 1918 - Sabino Izeta, gipuzkoar margolaria (j. 1876).
- 1936 - Joaquín Ortiz de Zárate, espainiar militarra, Oiartzunen (j. 1893).
- 1938 - Teodoro Anasagasti Algan, bizkaitar arkitektoa, Madrilen (j. 1880).
- 1953 - Ignacio Artamendi, Artamendi II.a, bizkaitar pilotaria (j. 1900).
- 1986 - Agustín Sauto, Bata, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1908).
- 1987 - Jose Viñes Ibarrola, nafar sendagilea eta gaztelaniazko idazlea (j. 1898).
- 1992 - Isidro Langara, euskal herritar futbolaria (j. 1912).
- 2015 - Maria Arrillaga, Arane I.a, gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- 2018 - Óscar Elgezabal, bizkaitar txirrindularia (j. 1928).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1133 - Balduino II.a Jerusalemgoa, Jerusalemgo erregea.
- 1157 - Alfontso VII.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea eta Imperator totius Hispaniae (j. 1105).
- 1245 - Alexandro Haleskoa, pentsalari eskolastikoa.
- 1568 - Jean de Vallette, San Joan Jerusalemgo ordeneko 49. maisu handia.
- 1614 - Elisabet Báthory, Kondesa odoltsua, hungariar aristokrata (h. 1560).
- 1799 - Johann Julius Walbaum, alemaniar mediku, naturalista, zoologo eta taxonomista (j. 1724).
- 1838 - Adelbert von Chamisso, alemaniar idazlea (j. 1781).
- 1842 - Leona Vicario, Mexikoko Independentzia Gerrako pertsonaia garrantzitsuenetako bat (j. 1789).
- 1876 - Ildefons Cerda, kataluniar ingeniaria eta hirigintza modernoaren aitzindarietako bat (j. 1815).
- 1884 - Giuseppe De Nittis, italiar margolaria (j. 1846).
- 1905 - Julius Oppert, alemaniar jatorriko frantziar historialari, hizkuntzalari eta filologoa (j. 1825).
- 1910 - Bertalan Székely, hungariar historia eta erretratu margolaria (j. 1835).
- 1935 - Al Erkiaga, euskal emigranteen semea, euskaltzalea eta euskal dantzen bultzatzailea Ameriketako Estatu Batuetan (h. 2022).
- 1940 - Leon Trotski, jatorri judutarreko errusiar-ukrainar iraultzaile komunista, Mexikon eraila (j. 1879).
- 1943 - Henrik Pontoppidan, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
- 1947 - Ettore Bugatti, italiar industria-gizona (j. 1881).
- 1964 - Palmiro Togliatti, italiar politikaria (j. 1893).
- 1965 - Odile Defraye, belgikar txirrindularia (j. 1888).
- 1971 - George Jackson, estatubatuar militante beltz eta ekintzailea, Pantera Beltza Alderdiko kidea, espetxeko goardiek eraila (j. 1941).
- 1978 -
- Rhys Davies, ingelesez idatzi izan zuen galestar idazlea (j. 1901).
- Nicolaas Diederichs, Hego Afrikako presidentea (j. 1903).
- Charles Eames, estatubatuar disenatzailea (j. 1907).
- 1979 - Giuseppe Meazza, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1910).
- 1982 - Sobhuza II.a, Swazilandiako erregea (j. 1899).
- 1983 - Benigno Aquino, Jr., filipinar pilitikaria (j. 1932).
- 1988 - Ray Eames, estatubatuar diseinatzailea eta zinema-zuzendaria (j. 1912).
- 1991 - Wolfgang Hildesheimer, alemaniar idazlea (j. 1916).
- 1993 - Tatiana Troyanos, estatubatuar mezzo-sopranoa (j. 1938).
- 1995 - Subrahmanyan Chandrasekhar, indiar jatorriko estatubatuar fisikari teoriko, astrofisiko eta matematikoa, 1983ko Fisikako Nobel Saria (j. 1910).
- 2005 - Robert Moog, estatubatuar asmatzailea, sintetizadorearen asmatzailea (j. 1934).
- 2011 - Budd Hopkins, estatubatuar margolari eta eskultorea (j. 1931).
- 2012 - William Thurston, estatubatuar matematikaria (j. 1946).
- 2014 - Albert Reynolds, Irlandako Errepublikako zortzigarren Taoiseacha (j. 1932).
- 2015 - Daniel Rabinovich, argentinar umorista, aktorea eta musikaria, Les Luthiers taldeko kidea (j. 1943).
- 2016 - Carlos Terribili, argentinar muralista, kartelgile eta ilustratzailea (j. 1936).
- 2017 - Réjean Ducharme, frantsesezko kanadar idazlea (j. 1941).
- 2018 -
- Stefán Karl Stefánsson, islandiar aktore eta abeslaria (j. 1975).
- Vicente Verdú, espainiar kazetaria, idazlea, margolari eta poeta (j. 1942).
- 2019 - Faustino Menéndez Pidal de Navascués, espainiar heraldista (j. 1924).
- 2020 - Ken Robinson, ingeles idazlea, saiakeragile eta hizlaria (j. 1950).
- 2021 -
- Don Everly, estatubatuar abeslari eta abesti egilea (j. 1937).
- Maria Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzesa ezkontidea (j. 1940).
- 2022 - Celia Correas de Zapata, argentinar idazle, poeta eta akademikoa (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Ugazi, Ximena eta Semena/Semera.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |