Abuztuaren 27
Abuztuaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hemeretzigarren eguna da, 240.a bisurteetan. 126 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1522 - Lau nafar exekutatu zituzten gaztelar agintariek Iruñean. Batetik, Migel Bertizkoa eta bere kide Joan Periz Azpilikuetakoa nafar legitimistak, gaztelarrei erresistentzia antolatzea egotzita.
- 1874 - Bigarren Karlistaldia: karlistek Iruñeko setioa hasi zuten.
- 1893 - Donostian Gernikako Arbola abestea debekatu zen eta, ondorioz, herri-protesta piztu. Guardia Zibilaren tiroek sei pertsona hil zituzten, Sagastaren tiroen gaua deitutakoan.
- 1980 - ETAk Jesus Maria Echeveste Toledo saltzailea hil zuen Irunen.
- 1983 - Uholde larriek Bizkaia eta Araba iparraldea jo zuten, 60 hildako eraginez.
- 2006 - Zornotzako txatartegi batean egondako suak, ke hodei handia sortu zuen, AP-8 autobidea ixteko zorian egon zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- K. a. 55 - Julio Zesar erromatarra Britainiara heldu zen lehen aldiz.
- 1813 - Napoleonen tropek Austria, Prusia eta Errusiakoak garaitu zituzten Dresdeko batailan.
- 1828 - Uruguaik independentzia politikoa lortu zuen.
- 1883 - Lau eztanda erraldoiek, Krakatoa sumendiaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Java eta Sumatra uharteetan (Indonesia).
- 1908 - Bi bonbak leher egin zuten Bartzelonan (ikus Bartzelonako Aste Tragikoa).
- 1949 - Iraultza bat hasi zen Bolivian.
- 1976 - Arrazen arteko borrokek 60 hildako eragin zituzten Soweton (Hegoafrika).
- 1986 - Hegoafrikako poliziak Sowetoko biztanleengan errepresio bortitza erabili zuen.
- 1990 - 200 meatzari inguru hil ziren Dobrniatik gertuko (Jugoslavia) eztanda batean.
- 1991 -
- Mikhail Gorbatxev SESBeko presidente ohia 15 errepublika berriek batasun militar eta ekonomikoa manten zezaten eskatu zuen.
- Moldaviak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 2006 -
- Gizon batek bere emaztea eta haurdun zegoen bere alaba erail zituen Sevillako Osuna herrian. Emazteak askotan salatu zuen jipoitu eta tratu txarrak emateagatik.
- Kanariar uharteetara zihoazen hamabost etorkinen gorpuak aurkitu zituzten Mauritaniako hondartzetan.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1999 - John McTiernan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Antonio Banderas eta Omar Sharif aktoreek antzeztutako The 13th Warrior filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1783 - Montgolfier anaiek globo bat jaurti zuten espaziora Parisen, eta 45 minututan 20 kilometro egin zituen.
- 1900 - Ibilbide luzeko lehen autobus linea (320 km-koa) hasi zen martxan London eta Leeds artean, astean behin bi egunetan egiten zen distantzia.
- 1910 - Lehen aldiz erakutsi zen kinetofonoa, Thomas Edisonek asmaturiko soinua zuen zinematografo bat.
- 1931 -
- Lehenengo aldiz, hegaldi komertzial batek Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen.
- Michael Faraday britainiarrak indukzio magnetikoaren fenomenoa aurkitu zuen.
- 1939 - Helizerik gabeko hegazkin batean eginiko lehen hegaldia burutu zen, erreakzio motoreekin zebilen Heinkel 178 alemaniar batean.
- 1958 - Satelite sobietar bat Lurrera bueltatu zen bere orbitaratzeak huts egin ondoren; tripulaziokideak (bi zakur) onik itzuli ziren.
- 1962 - Estatu Batuek Mariner II zunda jaurti zuten Artizarrerako norabidean.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1894 - Josefina Oloriz, ideologia kontserbadoreko argentinar-gipuzkoar irakaslea, Primo de Rivera diktadura garaian karrera politikoa egin zuena, Mar del Platan.
- 1901 - Jean Etxeberri, lapurtar errugbilaria (h. 1982).
- 1912 - Jose Berruezo Ramírez, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 1989).
- 1938 -
- José Luis Bilbao Ereñozaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Xabier Zumalde, El Cabra, bizkaitar ekintzaile abertzalea (h. 2023).
- 1946 - Gilles Brücker, lapurtar mediku eta unibertsitateko irakaslea, Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko sortzaileetako bat.
- 1964 - José Luis González Vázquez, González, gipuzkoar futbolari-ohia.
- 1973 - Almudena Otaola, EAJko bizkaitar politikaria.
- 1974 -
- Mikel Pagadizabal, euskal aktorea eta umorista.
- Aitziber Agirre, arabar biokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta telebista aurkezlea.
- 1977 - Amaia Agirre, gipuzkoar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta bertso-transkribatzailea.
- 1994 - Ander Aldai, bizkaitar futbolaria.
- 1997 - Ander Errandonea, nafar esku huskako pilotaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1407 - Ashikaga Yoshikazu, Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna (h. 1425).
- 1547 - Alexandro Farnese, Parma eta Piacenzako dukea eta Espainiar Herbehereetako gobernaria (h. 1592).
- 1730 - Johann Georg Hamann, alemaniar idazle eta filosofoa (h. 1788).
- 1770 - Georg Wilhelm Friedrich Hegel, alemaniar filosofoa (h. 1831).
- 1773 - Aimé Bonpland, frantziar esploratzaile eta botanikaria (h. 1858).
- 1776 - Barthold Georg Niebuhr, alemaniar historialari eta humanista (h. 1831).
- 1809 - Hannibal Hamlin, AEBetako 15. presidenteordea (h. 1891).
- 1848 - Georges Hérelle, frantziar etnografoa (h. 1935).
- 1850 - Augusto Righi, italiar fisikaria (h. 1920).
- 1857 - Ivan Franko, ukrainiar poeta eta literatur-kritikaria (h. 1916).
- 1858 - Giuseppe Peano, italiar matematikaria (h. 1932).
- 1865 - Charles Gates Dawes, estatubatuar finantziari eta politikaria, 1925eko Bakearen Nobel Saria (h. 1951).
- 1870 - Amado Nervo, mexikar idazle modernista (h. 1919).
- 1871 - Theodore Dreiser, estatubatuar eleberrigilea (h. 1945).
- 1874 -
- Alice Archenhold, alemaniar astronomoa (h. 1943).
- Carl Bosch, alemaniar kimikari eta ingeniaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (h. 1940).
- 1878 - Pyotr Nikolaievitx Wrangel, errusiar jenerala (h. 1928).
- 1884 - Vincent Auriol, Frantziako presidentea (h. 1966).
- 1890 - Man Ray, estatubatuar artista modernista (h. 1976).
- 1896 - Faina Ranevskaia, sobietar aktorea (h. 1984).
- 1899 - C. S. Forester, ingeles eleberrigilea (h. 1966).
- 1903 - Anka Butorac, kroaziar eta jugoslaviar politikari komunista, Jugoslaviar partisanoen kidea (h. 1942).
- 1908 -
- Lyndon Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 36. presidentea (h. 1973).
- Don Bradman, australiar kriket jokalaria (h. 2001).
- 1909 -
- Sylvère Maes, belgikar txirrindularia (h. 1966).
- Lester Young, estatubatuar saxofoi-jotzailea (h. 1959).
- 1915 - Norman Foster Ramsey, estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
- 1916 - Halet Çambel, turkiar arkeologo eta esgrimalaria (h. 2014).
- 1918 - Jelle Zijlstra, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2001).
- 1923 - Liane Russell, austriar-estatubatuar genetista eta kontserbazionista (h. 2019).
- 1924 - Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (h. 1984).
- 1925 - Leopoldo Pirelli, Pirelliko presidente ohia.
- 1927 - Mari Wolf, zientzia-fikziozko idazle eta zutabegile estatubatuarra.
- 1928 -
- Mangosuthu Buthelezi, hegoafrikar politikaria eta zulu printzea (h. 2023).
- Osamu Shimomura, japoniar kimikari eta biologoa, 2008ko Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1929 - Ira Levin, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta abesti egilea (h. 2007).
- 1932 - Saye Zerbo, Volta Garaiko presidentea (h. 2013).
- 1937 - Alice Coltrane, estatubatuar konpositore, pianista, organo-jotzaile eta jazz harpa- jotzailea (h. 2007).
- 1941 - Cesária Évora, caboverdetar abeslaria (h. 2011).
- 1943 - Luis Rojas-Marcos, espainiar-estatubatuar psikiatra, ikerlaria eta idazlea.
- 1952 - Paul Reubens, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2023).
- 1957 - Bernhard Langer, alemaniar golflari ohia.
- 1959 -
- Gerhard Berger, 1 Formulako austriar pilotu ohia.
- Mariana Casas, argentinar abokatu eta ekintzailea, sexu nortasun eskubideetan aditua.
- 1961 - Yolanda Adams, estatubatuar esataria, zinema aktorea eta gospel abeslaria.
- 1964 - Mónica Laguna, espainiar film-zuzendari eta gidoilaria.
- 1965 - Paulo Silas, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 - René Higuita, kolonbiar futbol atezain ohia.
- 1972 - Patricia Vico, espainiar zinema eta telebistako aktorea.
- 1974 - Carolina Ferre, espainiar kazetaria.
- 1976 -
- Sarah Chalke, kanadar aktorea.
- Audrey C. Delsanti, txiletar astronomoa, planeta txikien aurkitzailea.
- Mark Webber, 1 Formulako australiar pilotua.
- 1977 - Deco, brasildar-portugaldar futbolari ohia.
- 1982 - Bergüzar Korel, turkiar aktore eta abeslaria.
- 1983 - Jamala, ukraniar abeslari, konpositore eta aktorea.
- 1986 -
- Laura Bates, britainiar idazle feminista.
- Sebastian Kurz, Austriako kantzelerra.
- Nya de la Rubia, espainiar aktore eta kantaria.
- 1990 - Tori Bowie, estatubatuar atleta (h. 2023).
- 1992 -
- Carissa Moore, hawaiiar surflaria, lau aldiz ASPko Munduko Surf Txapelketaren irabazle.
- Kim Petras, alemaniar pop eta a capella abeslari eta letragilea.k
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1737 - Simeon Ginda Apeztegi, nafar apaiza, Andorrako printzekide eta Urgellgo apezpikua, Andorran (j. 1660).
- 1836 - Jacinto Romarate, bizkaitar militarra, Madrilen (j. 1775).
- 1914 - Jose Zapirain Irastorza, Txapillo, euskal idazlea eta bertsolaria (j. 1842).
- 1949 - Ander Arzelus, Luzear, euskal idazle eta kazetaria (j. 1898).
- 1963 - Seber Altube, arrasatear idazlea, filologoa eta musikaria (j. 1879).
- 1973 - Fructuoso Orduna, euskal eskultorea, Madrilen (j. 1893).
- 1982 - Plazido Muxika, gipuzkoar hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna (j. 1906).
- 1987 -
- Inazio Mari Atxukarro, euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista (j. 1912).
- Joseph Laduche, lapurtar pilotaria (j. 1919).
- 2005 - Belen Azpeitia, gipuzkoar atleta, 1970. hamarkadaren hasieran Estatuko emakumezko lasterkari onena (j. 1952).
- 2009 - Roger Idiart, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (j. 1931).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 827 - Eugenio II.a, Aita santua.
- 923 - Ageltruda, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea eta Italiako erregina.
- 1146 - Erik III.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1120)
- 1521 - Josquin des Prez, Pizkundeko musikagile franko-flamenkoa.
- 1576 - Tiziano, italiar margolaria.
- 1590 - Sixto V.a, Aita santua (j. 1521).
- 1610 - Anne Bacon, ingeles andrea, ingelesezko literatura erlijiosoari ekarpen iraunkorra egin ziona.
- 1611 - Tomás Luis de Victoria, espainiar konpositore eta kapera maisua.
- 1627 - Francesco Maria Del Monte, italiar kardinal eta diplomatikoa (j. 1549).
- 1635 - Lope de Vega, madrildar antzerkigile eta poeta nabarmena (j. 1562).
- 1664 - Francisco de Zurbarán, espainiar margolaria (j. 1598).
- 1673 - Regnier de Graaf, holandar sendagilea (j. 1641).
- 1727 - Arent de Gelder, herbeheretar margolaria (j. 1645).
- 1758 - Barbara Portugalgoa (edo Barbara Bragançakoa), Espainiako erregina ezkontidea (j. 1711).
- 1831 - Catherine Flon, Haitiko diseinatzailea, jostuna, patriota eta heroi nazionala (j. 1772).
- 1861 - Rita Pérez de Moreno, Mexikoko Independentzia Gerran matxinatu zen militante mexikarra (j. 1779).
- 1876 - Eugène Fromentin, frantziar margolari eta idazlea (j. 1820).
- 1899 - Wendela Hebbe, suediar kazetari eta idazlea, ustez Suediako egunkari bateko lehen emakume kazetaria (j. 1808).
- 1900 - Antoine Vollon, frantziar margolaria (j. 1833).
- 1901 - Cipriano Segundo Montesino, espainiar ingeniari eta politikaria (j. 1817).
- 1908 - Thorvald Bindesbøll, daniar arkitektoa (j. 1846).
- 1919 - Louis Botha, lehendabiziko Hegoafrikako lehen ministroa (j. 1862).
- 1937 - Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia), britainiar bankari, politikari eta zoologoa (j. 1868).
- 1950 - Cesare Pavese, italiar idazle eta poeta (j. 1908).
- 1956 - Pelageya Shajn, sobietar-errusiar astronomoa (j. 1894).
- 1958 - Ernest Lawrence, estatubatuar fisikaria, 1939ko Fisikako Nobel Saria (j. 1901).
- 1963 - William Edward Burghardt Du Bois, estatubatuar politikari eta idazle mestizoa (j. 1869).
- 1965 - Le Corbusier, suitzar-frantziar arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolaria (j. 1887).
- 1967 - Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (j. 1934).
- 1969 - Erika Mann, alemaniar aktore eta idazlea (j. 1905).
- 1971 -
- Lil Hardin Armstrong, estatubatuar pianista, konpositorea eta abeslari afroamerikarra (j. 1898).
- Margaret Bourke-White, estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria (j. 1904).
- 1975 - Haile Selassie, Etiopiako azken enperadorea eta Rastafari mugimenduaren sortzailea (j. 1892).
- 1978 - Gordon Matta-Clark, estatubatuar artista eta arkitektoa (j. 1943).
- 1979 - Louis Mountbatten, britainiar amirala, Behin-behineko IRAk eraila (j. 1900).
- 1981 - Valeri Kharlamov, euskal jatorriko izotz hockey jokalari sobietarra, historiako jokalari onenetakotzat hartua (j. 1948).
- 1986 - George Nepia, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1905).
- 1990 - Stevie Ray Vaughan, estatubatuar blues-kantaria, blues-kantari zuri onenetako bat (j. 1954).
- 1993 - Michel Brézillon, frantziar arkeologoa (j. 1924).
- 1994 - Roberto Goyeneche El Polaco, euskal jatorriko argentinar tango abeslaria (j. 1926).
- 1999 - Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona (j. 1909).
- 2001 - Juan Lechín Oquendo, boliviar sindikalista eta politikaria (j. 1914).
- 2002 - Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (j. 1916).
- 2006 - María Capovilla, 116 urte eta 347 egun bizi izandako ekuadortarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (j. 1889).
- 2007 -
- Emma Penella, espainiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea (j. 1931).
- Palmira Pla Pechovierto, espainiar pedagogo, maistra eta politikari sozialista (j. 1914).
- 2009 - Joaquín Ruiz-Giménez, espainiar politikari, abokatu eta kazetaria (j. 1913).
- 2010 - Anton Geesink, herbeheretar judoka, munduko onena bere garaian (j. 1934).
- 2011 - Heribert Barrera, kataluniar politikari eta kimikaria (j. 1917).
- 2012 - Aurora Bautista, espainiar aktorea (j. 1925).
- 2014 - Peret, kataluniar abeslari, gitarrajole eta konposatzaile ijitoa, kataluniar errunbaren ikur nagusienetakoa (j. 1935).
- 2018 - Claude Goutin, frantziar irakasle, marrazkilari, eskultore eta artista (j. 1930).
- 2019 -
- Dawda Jawara, lehendabiziko Gambiako presidentea (j. 1924).
- Philippe Madrelle, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (j. 1937).
- Conchita Ramos, Frantziako Erresistentziako kataluniar-frantziar kidea, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik irten zena (j. 1925).
- 2020 -
- Siah Armajani, irandar-estatubatuar eskultorea eta arkitektoa (j. 1939).
- Ebru Timtik, giza eskubideen aldeko abokatu kurdua, Turkiako espetxe batean 238 eguneko gose greba ondoren (j. 1978).
- 2021 - Edmond H. Fischer, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- 2022 -
- Francisco Martín Morales, Martínmorales, espainiar marrazkilari eta umorista grafikoa (j. 1946).
- Manolo Sanlúcar, flamenko gitarra jotzaile espainiarra (j. 1943).
- Milutin Šoškić, serbiar futbol atezaina (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Santu kristauak: Hoki, Margarita, Martzelino, Monika, Zesarea.
- Sehaska egutegiko izendegia: Hoki, Nagitz eta Kima.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |