Achacachi
Itxura
| Achacachi | ||
|---|---|---|
| hiria | ||
| Administrazioa | ||
| Estatu burujabe | ||
| Boliviaren banaketa administratiboa | ||
| Province of Bolivia | Omasuyos probintzia | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 16°02′40″S 68°41′06″W / 16.0444°S 68.685°W | |
![]() | ||
| Altitudea | 3.854 m | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 8.857 (2012) | |
| Informazio gehigarria | ||
| http://www.achacachi.com www.achacachi.com | ||
Achacachi Umasuyus aimara jauntxoen hiriburua izan zen, Titicaca lakuaren ekialdean, altiplano peru-boliviarrean.
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umasuyus jauntxoen aginpeak lari-laritarrekin muga zuen iparraldean eta paca jaquistarrekin (gizon-arranoak) hegoaldean. Inka Inperioak inbaditu zuenean, umasuyustarrak aurka borrokatu ziren. Hori dela eta, oraindik aimaraz hitz egiten dute (jaya mar aru = aintzinako hizkuntza), eta ez kitxuaz, inken gainontzeko herrialdeetan ez bezala.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Achacachi 1826ko urtarrilaren 24an sortu zen, hiriburu administratibo gisan. Herri hori berez aurretik bazegonez, dekretuak haren existentzia antzematen du.
