Claude Debussy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Achille Claude Debussy» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Claude Debussy
Claude Debussy ca 1908, foto av Félix Nadar.jpg
Bizitza
Izen osoa Claude Achille Debussy
Jaiotza Saint-Germain-en-Laye1862ko abuztuaren 22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1918ko martxoaren 25a (55 urte)
Hobiratze lekua Passy Cemetery
Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (ondesteko minbizia)
Familia
Ezkontidea(k) Emma Bardac
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Antoine François Marmontel
Albert Lavignac
Ikaslea(k) Raoul Bardac
Lanbidea
Lanbidea musikagilea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Pelléas et Mélisande
Préludes
Children's Corner
La Damoiselle élue
Jasotako sariak
Kidetza Royal Swedish Academy of Music
Mugimendua Impressionist musica
Genero artistikoa Impressionist musica
opera
musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006033

Achille-Claude Debussy (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1862ko abuztuaren 22a - Paris, Frantzia, 1918ko martxoaren 25a) musikagile bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claude Debussy Frantziako eta Europako musikaren berritzailea izan zen; bere belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika-sorkuntzan, eta adierazteko modu berri bat sortu zuen, sentimenduen adierazpen-askatasuna aldarrikatzen zuena. Richard Wagnerren mireslea zen, eta hura izan zen Debussyren maisu nagusia; izan ere, Wagnerrek, bere «arte lan orohartzailea»ren kontzeptuarekin, musikagileen, poeta sinbolisten eta margolari inpresionisten nahiak betetzen zituen. Wagnerrez gainera, Alexandr Borodin eta Modest Musorgski errusiar musikagileak zituen gogoko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika urte zituela hasi zen musika ikasten Parisko Kontserbatorioan, eta berehala erakutsi zituen bere dohainak, musikagile handiaren estiloa agertzen zutenak. 1884an Erromako lehen saria eman zioten, L'enfant prodige obragatik. 1887an Parisa itzuli zen, eta musika-estetika berri baten bila saiatu zen, «arimaren sentimenduen adierazpena» bideratu nahian. Hala, laster idatzi zituen hainbat lan bikain: La Demoiselle élue (1888, Andereño hautatua), Dante Gabriel Rosettiren testuarekin; Prélude à l'après-midi d´un faune, Mallarméren poeman oinarritua, askorentzat XX. mendeko musikaren hasiera dena (1894, Fauno baten siestaren preludioa); eta Pélleas et Mélisande opera, Maeterlincken libretoarekin, eta 1902an Parisko Opera Komikoan lehen aldiz eman zena. La Mer poema sinfonikoa (1905, Itsasoa), olatuen hotsa gogorarazten duten eskalekin, Douze préludes (1910-1913, Hamabi preludio), eta En blanc et noir bi pianorako obra (1915, Zuri-beltzean), dira heldutasuneko maisulan batzuk. Ohiko analisi- eta egitura-legeen aurrean, haien arauak ordura arteko musika-sorkuntza mugatu baitzuten, Debussyren lanak adierazpen-mota berriak bideratu zituen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondesteko minbiziak jota hil zen Parisko bere etxean, 55 urterekin. Diagnostikoa 9 urte lehenago egin zioten, odol-jarioak pairatu ostean, eta 1915eko abenduan egin zioten historiako lehenengo kolostomietakoa izango zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Debussy Aldatu lotura Wikidatan