Achille Occhetto
Achille Occhetto (Turin, Italia, 1936ko martxoaren 3a) italiar politikari komunista da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamazazpi urterekin, Gazte Federazio Komunistako eta Italiako Alderdi Komunistako kide egin zen. 1961ean, Gazte Federazioko idazkari nazional hautatu zuten, eta Italiako Alderdi Komunistako zuzendaritza nazionalean sartu zen. 1960ko hamarraldiko ikasle protestetako buruzagietako bat izan zen. Alderdiko buruek Siziliara bidali zuten zortzi urterako. Han hautatu zuten diputatu lehen aldiz, 1976an, Italiako Alderdi Komunistak botoen % 34 lortu zuen urte historikoan. Harrezkero, legebiltzarkide izan da legealdi guztietan. 2006tik, Europar Batasuneko legebiltzarkidea da Europako Alderdi Sozialistaren taldean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Achille Occhetto ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.