Achim von Arnim
Itxura
| Achim von Arnim | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Carl Joachim Friedrich Ludwig von Arnim |
| Jaiotza | Palais Wrangel (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Wiepersdorf manor (en) |
| Hobiratze lekua | Wiepersdorf manor (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Bettina von Arnim |
| Seme-alabak | |
| Leinua | Arnim |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea Martin-Luther-Universität Halle-Wittenberg Joachimsthalsches Gymnasium (en) |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, eleberrigilea, antzerkigilea, legelari-poeta eta kazetaria |
| Kidetza | Französische Miscellen (en) |
| Mugimendua | erromantizismoa Heidelberg School (en) |
Ludwig Joachim Arnim (Achim von deitua; Berlin, 1781ko urtarrilaren 26a - Wiepersdorf, 1831ko urtarrilaren 21a) alemaniar poeta eta eleberrigilea izan zen. Elizabeth Brentanoren senarra. Fantasia handiko eleberriak idatzi zituen: Dolores kondesa (1810); Egiptoko Isabelle (1812); Koroaren jagoleak (1817). Brentano koinatuarekin batera alemaniar kantu herrikoiak bildu zituen: Des Knaben Wunder (1806-1808, Haurraren adar miragarria), gerora G. Mahlerrek musika jarri zizkienak. Azken obra honek eta Zeitung für-Einsiedler (1808, Eremutarrarentzako egunkaria) izenekoak eragina izan zuten XIX. mendeko Alemaniako poesian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.