Edukira joan

Acmella oleracea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Acmella oleracea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
GeneroaAcmella
Espeziea Acmella oleracea

Acmella oleracea edo jambú Asteraceae familiako landare loredun bat da. Ezaguna da bere loreak analgesiko gisa duen indarragatik. Brasilgo jatorrizko herriek hortzetako mina arintzeko erabili ohi dute.

Landarea Brasil eta Peruko tropikoetan sortu zen[1], baina gaur egun munduko beste leku batzuetan ikus daiteke dekorazio gisa zein sendabelar gisa.

Sukaldaritzan, hostoen zati txiki bat baino ez da erabiltzen, eta zapore berezia ematen die entsaladei. Egositako hostoek zapore gogorra galtzen dute eta barazkitzat erabil daiteke. Freskoa zein kozinatua Brasilgo gastronomian agertzen da hainbat plateretako osagai gisa, tacacá adibidez. Hosto eta infloreszentziak herri medikuntzan erabiltzen dira herrialde hartako iparraldean, aho eta eztarriko gaixotasunak tratatzeko, baita tuberkulosi eta biriketakoak, eta behazuneko kalkuluak tratatzeko ere.

Hosto eta lore murtxikatuek lokartzea eragiten dute ezpainetan eta mihian, eragin anestesiko lokala dela eta; beraz, hortzetako minerako eta apetituaren estimulatzaile gisa erabiltzen da. Infusioan anemia, eskorbuto eta dispepsiaren aurka eta urdaileko estimulatzaile gisa ere erabiltzen dira. Ahoko mukosan eragin anestesikoa eragiten duen substantzia espilantola da. Espilantina, afinina eta fitosterina ere agertzen dira[2]. Landare horren barietate bat Asiako hego-ekialdeko sukaldaritzako plateretan erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «GRIN/NPGS Taxonomy information» www.ars-grin.gov (kontsulta data: 2025-11-29).
  2. (Portugesez) Matos, Francisco Jose De Abreu. (2008-06-20). Plantas Medicinais No Brasil. Instituto Plantarum De Estudos Da Flora Ltda ISBN 978-85-86714-28-3. (kontsulta data: 2025-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]