ActionAid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
ActionAid
Actionaid logo.svg
Egoitza Johannesburg
Jarduera eremua Giza eskubideak eta pobrezia
Eremu geografikoa Afrika, Asia, Europa, Australia, Ekialde Ertaina, Amerika
Sorrera 1972
ActionAid Erakundearen webgunea

ActionAid (euskaraz, Laguntza martxan) gobernuz kanpoko erakundea da, munduko lurralderik pobreenetako batzuetan haur, familia eta gizataldeetan bizitza kalitatea hobetzeko ahaleginean diharduena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundea 1972. urtean sortu zen. Garapen bidean dauden 20 herrialdetan ari da lanean, pobrezia gutxitzeko parte-hartze prozesuak eta epe luzeko laguntza programak bideratuz. Programa hauetan, edateko uraren hornikuntza, hazien eta tresnen banaketa eta abeltzaintzarako heziketaz gainera, osasunaren eta hezkuntzaren hobekuntza bultzatzen dute. Azken helburua haur eta helduen alfabetatzea lortzea da, baina baita lekuan lekuko beharrei aurre egiteko teknika egokiak erakustea ere, hala nola zurgintza eta itsasketa. Epe luzeko lan hauez gainera, larrialdi egoeraren bat denean ere joaten dira laguntza ematera; lehorte, gerra edo izurriteetan, adibidez. 1993an 30 milioi librako diru sarrerak izan zituen. Egoitza nagusia Londresen dago, eta ordezkaritzak ditu Frantzia, Irlanda, Italia eta Espainian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]