Edukira joan

Ada Blackjack

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ada Blackjack

Bizitza
JaiotzaSolomon (en) Itzuli1898ko maiatzaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalmer1983ko maiatzaren 29a (85 urte)
Hobiratze lekuaAnchorage
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

IMDB: nm9661181 Find a Grave: 16799126 Edit the value on Wikidata

Ada Blackjack, sortzez Ada Delutuk, ezizenez Emakumezko Robinson Crusoe (Solomon, Alaska, 1898ko maiatzaren 10a – Palmer, Alaska, 1983ko maiatzaren 29a) esploratzailea izan zen, inupiat (eskimal) herriko emakumea. 23 urterekin Siberia iparraldeko Wrangel uhartera egindako espedizio batean parte hartu zuen eta bakarrik geldituta ere biziraun zuen.[1][2][3][4][5]

Haurtzaro eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ada Delutuk Spruce Creekeko urrutiko kokalekuan jaio zen, Alaskako Solomon herritik zortzi milia ingurura. Misiolariek hezi zuten, eta haiei esker ikasi zuen ingelesez irakurtzen.[6] Gero, Nome hirira (Alaska) joan zen bizitzera. Hamasei urte zituela, bertako musher batekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituen, nahiz eta horietako bat baino ez zen helduarora heldu. Senarrak utzi egin zuen. Egoera horrek babes barik eta baliabide barik utzi zuen, eta tuberkulosiak jota zegoen semea umezurztegi batean utzi behar izan zuen denbora batez. Handik gutxira, 1921ean, Allan Crawford kanadarrak gidatutako eta Vilhjalmur Stefanssonek antolatu eta finantzatutako espedizio batean parte hartzeko aukeratu zuten, Txuktxien itsasoa zeharkatzeko, sasoi hartan Errusiaren parte zen Wrangel uhartera iristeko asmoz.

Espedizioko taldearen argazkia, ezkerretik eskuinera: Allan Crawford, Ada Blackjack, Lorne Knigth, Fred Maurer, Milton Galle eta Victoria katua, Vic ezizena.

Stefanssonek bost kolonorekin talde bat osatu zuen (kanadar bat, hiru estatubatuar eta inupiat bat, Ada), uhartea Kanadarentzat erreklamatzeko helburuaz, Britainiar Inperioaren parte gisa. Adak espedizioarekin bat egitea zalantzan jarri zuen, engainatu egin baitzuten, jatorriz bertakoak ziren eta errekrutatutako pertsona talde bateko kidea izango zela esan zioten eta. Semea berreskuratzeko beste diru irabaztea pentsatuta eman zuen baietza, baina ez zuen atzera egin lau ezezagun zurirekin batera emakume bakarra izango zela ikustean.

Taldekide bakoitza aurreko espedizioetan izandako esperientzietan eta titulazio akademikoan oinarrituta hautatu zen. Stefanssonek geografian eta zientzian ezagutza zabala zuten pertsonak lehenetsi zituen bere hautaketan. Taldea honako hauek osatu zuten: Ada, jostun eta sukaldari lanetarako kontratatua, Lorne Knight, Milton Galle eta Fred Maurer estatubatuarrak eta Allan Crawford kanadarra. Maurerrek zortzi hilabete eman zituen uhartean 1914 urtean, Karluk ontzia hondoratu eta gero bizirik atera ostean.

1921 urteko irailean, taldea uhartera eraman zuten, Siberiako iparraldera. Gizonak ehizan jarduten zuten eta tresna meteorologikoak zaintzen; Adak, ostera, janaria prestatu eta josten zuen bitartean, arropak zein elur-erraketak konpontzen zituen bitartean, baina uharteko baldintzak laster zaildu zitzaizkion taldeari negua hastean, eta berriz hornitzeko itsasontziak ezin izan zuen izotza zeharkatu. Janari-anoa guztiak agortu ostean, ez ziren gai izan bizirik irauteko beste ehizatzeko. Egoera horretan, 1923ko urtarrilaren 28an, hiru lagunek Txuktxi itsaso izoztuan zehar 1100 kilometro baino gehiago gurutzatzen saiatzea erabaki zuten, Siberiara laguntza eta elikagai bila iristeko, Ada eta Lorne Knight gaixoa bakarrik utzita. Dieta eskasak eta eskorbutoak bere osasuna ahuldu zutenez, Adak zaindu egin zuen eta bientzat ehizatu zuen hil zen arte, 1923ko ekainaren 23an. Lurperatzeko indarrik ez zuenez, ohean utzi eta kaxez estali zuen. Espedizioko beste hiru lagunakez zituzten inoiz berriro ikusi, eta Ada bakarrik geratu zen uhartean, espedizioko Vic katemea lagun zuela.

Adak muturreko tenperaturetan bizitzen ikasi behar izan zuen erreskatatu zuten arte, izan ere, 1923ko abuztuaren 19an, Stefanssonen lagun batek, Harold Noicek, bizirik atera ziren emakumea eta katua jaso zituen. Zenbait egunkarik «Emakumezko Robinson Crusoe» deitu zioten Adari. Adak aurreztutako dirua erabili zuen Bennet seme txikia Seattlera eramateko eta tuberkulosia tratatzeko. Berriro ezkondu zen eta beste seme bat izan zuen, Billy. Handik urte batzuetara, Ada Artikora itzuli zen, non 85 urte zituela hil zen arte pobrezian bizi izan zen.

Ada Blackjack Alaskako Palmerren hil zen estatuko asilo batean, Alaska Veterans & Pioneers Home izenekoan eta Anchoragen lurperatu zuten.

Berak gorroto zuen eta bere inguruan sortutako zirku mediatikoa eta Noicek eta Stefanssonek bere istorioa esplotatzeko egindako saiakerak alde batera utzi zituen. Bidaian irabazitako soldataz eta uharteko egonaldian ehizan lortutako larruengatik lortutako ehundaka dolarrez gain, Adak ez zuen inoiz oso ezagunak egin ziren espedizio-bidaiarekin zerikusia zuten artikulu eta liburuen argitalpenetatik etekin ekonomikorik bilatu.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • El hielo de los suyos eleberrian Montse Sánchez Alonso madrildarrak Ada Blackjack iñupiat, ama, jostun, sukaldari eta esploradoren bizitza kontatu zuen bere lehen eleberrian.[7][8][9][10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Ros, Cristina. (2025-04-04). «Ada Blackjack, la mujer que sobrevivió sola en el Ártico» THE OBJECTIVE (kontsulta data: 2025-04-09).
  2. (Frantsesez) «Ada Blackjack, survivante de l’Arctique» L'Histoire par les femmes 2019-10-09 (kontsulta data: 2025-04-09).
  3. (Ingelesez) Serena, Katie. (2018-05-11). «How Ada Blackjack Outlived Her All-Male Crew And Survived Alone In The Arctic» All That's Interesting (kontsulta data: 2025-04-09).
  4. (Frantsesez) «Ada Blackjack, la Robinson de l'Arctique : épisode /4 du podcast In extremis, histoires de survie | Radio France» France Inter (kontsulta data: 2025-04-09).
  5. (Frantsesez) «Ada Blackjack, la Robinson de l'Arctique : épisode /4 du podcast In extremis, histoires de survie | Radio France» France Inter (kontsulta data: 2025-04-09).
  6. Hulls, Tessa. (6 de diciembre de 2017). Ada Blackjack, the Forgotten Sole Survivor of an Odd Arctic Expedition. .
  7. (Gaztelaniaz) «Montse Sánchez Alonso y 'El hielo de los suyos'» RTVE.es 2025-03-13 (kontsulta data: 2025-04-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Montse Sánchez rescata la odisea de una madre que sobrevivió en el Ártico: «En el Ártico la tierra no es suya, ellos son de la tierra»» La Voz de Galicia 2025-03-21 (kontsulta data: 2025-04-09).
  9. (Galizieraz) «A escritora Montse Sánchez Alonso presenta 'El hielo de los suyos'» pontevedraviva (kontsulta data: 2025-04-09).
  10. (Gaztelaniaz) «Montse Sánchez Alonso presenta «El hielo de los suyos» en... - NUMAX» numax.org 2025-06-03 (kontsulta data: 2025-04-09).
  •  Steiner, Zara (2005). The Lights that Failed: European International History, 1919-1933. Oxford University Press. ISBN 0-19-822114-2
  •  Caravantes, Peggy (2016). Marooned in the Arctic : the true story of Ada Blackjack, the "female Robinson Crusoe". Chicago Review Press. ISBN 9781613730980
  •  Sonneborn, Liz (2007). A to Z of American Indian women. New York: Facts On File. ISBN 9780816066940
  • McClanahan, Alexandra J.. «"The Heroine of Wrangel Island"» LitSite Alaska.
  •  Healy, Luke (2016). NoBrow, ed. How to Survive in the North. ISBN 9781910620069

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Elkarrizketa: Montse Sánchez Alonso eta 'El hielo de los suyos'. RTVEko Libros de arena saioa. 2025.03.13