Ada Lovelace

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ada Lovelace
Ada Lovelace portrait.jpg
Bizitza
Izen osoa Augusta Ada Byron
Jaiotza Londres1815eko abenduaren 10a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
Talde etnikoa Ingelesa
Heriotza Marylebone1852ko azaroaren 27a (36 urte)
Hobiratze lekua Church of St. Mary Magdalene, Hucknall
Heriotza modua berezko heriotza: umetokiko minbizia
Familia
Aita Lord Byron
Ama Anne Isabella Byron
Ezkontidea(k) William King-Noel, 1st Earl of Lovelace  (1835eko uztailak 8 -  1852ko azaroak 27)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Mary Somerville
Augustus De Morgan
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, programatzailea, poeta, informatikaria, asmatzailea, itzultzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
Influentziak Charles Babbage

Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (Londres, Britania Handia, 1815eko abenduaren 10aMarylebone, Londres, Britania Handia, 1852ko azaroaren 27a), jaiotzez Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailetzat jotzen ( lehen emakume eta pertsona izan zen programaziorako hezkuntza generala sortu zuena) da, izen edo titulu hau, makina batez aportaturiko lehen logaritmoa sortu zuelako eskuratu zuen batez ere. Garai hartan, gainerako genio askorekin gertatzen zen moduan, emakume hoen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, honen ideiak, 1952an hasi ziren erabiltzen edo aplikatzen informatikako munduan (informatikan hobekuntzak egiteko). Lord Byron poetaren alaba zen , ekuazio diferentzialak askatzeko gai zen Charles Babbageren konputagailu mekaniko aitzindariaren deskripzioa idazteagatik da batez ere ezaguna eta, besteak beste matematikaria eta idazle ingelesa( geroagoa azaldutako artikulu bat idatzi zuen ala nola)zen.

Emakume honen abizena, bere senarrarengandik datorrela esan beharra dago, Lovelace kondea.

Bere aita Lord Byron poeta famatua izan zen eta, poesia munduan zuen pasioa honengandik aterako zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ada Lovelaceren zuhaitz genealogikoa

Augusta Ada Kingen gurasoak Lord Byron poeta eta Annabella Milbanke Byron zian ziren. Bikotea 1815ean ezkondu zen eta, 1815eko abenduaren 10ean, Ada jaio zen, Byrontarren alaba bakarra.

1816ko urtarrilaren 16an, Annabellak haurra bere gurasoengana eraman zuen, Byronek horrela nahi zuelako. Adak bi hilabete besterik ez zituen, gurasoak banandu egin ziren eta aitak ez zuen sekula bere zaintza eskatu.Izan ere, bere gurasoak banandu zirenean, Ada bere amarekin joan zen bizitzera eta bere aita, Ingalaterrara joatea erabaki zuen, zortzi urte geroago hil zen Grezian.Beraz Adak ezin izan zuen ondo ezagutu bere aita.

Bere gurasoen banaketaren ondorioz, bere ama poesia Adaren bizitzatik ateratzen saiatu zen eta matematikak sartzen, hau baizen honen(Adaren amaren) pasioa. Baina azkenean, matematikan oso ona izateaz aparte, poesia emakume honen bizitzan presente egon zen.

Esan beharra dago, Adaren amak oso zorrotza izan zela Adaren ikasketetan matematikari dagokionez, eta hau garai hartan oso arraroa zen.

Apirilaren 21ean, sinatu zuten ezkontza bertan behera uzten zuen akta eta egun batzuk geroago Ingalaterratik alde egin zuen.

Bere ama diruduna zen eta, honi esker, Ada, unibertsitatera joan ahal izan ze, hau garai hartan oso zaila zen, izan ere emakumeak oso zaila zuten ikasketen munduan sartzea.

Matematika eta zientzia ikasten aritu zen eta Londresko unibertsitateko matematikako lehen irakasle izan zen Augustus De Morgan izan zuen tutore. Autodidakta, 1833an, amak Mary Sommerville aurkeztu zion eta bere tutore izan zen hau ere.

Matematikari dagokionez, Adak segituan aurreratu zituen bere irakasle eta amari. Azaldu bezala,ala nola matematikan egindako ikasketei esker, hainbat zientzialari garrantzitsuekin izan ahal zuen kontaktu, ala nola Dickens..

Zaldiketa, gimnasia eta dantzak ere gustuko zituen eta, 1833ko ekainaren 5ean, 17 urte zituenean, Dionysus Lardnerren hitzaldi batean, Charles Babbagen berri izan zuen. 1828az geroztik, Babbage Cambridgeko unibertsitatean katedraduna zen. Babbage izango zen tutore berria eta gerora elkarrekin egingo zuten lan. Gaur egun, konputagailuen aita kontsideratzen badugu ere, maisua liluratuta zegoen Adak makina haiekin zuen erraztasunaz. Programazioan hain ezagunak diren bukle edo subrutina bezalako kontzeptuak garatu zituen emakumeak eta Babbagek beti aitortu zuen Adaren talentua, The Enchantress of Numbers deitzen ziolarik.

1835eko uztailaren 8an, 19 urte zituenean, Ada William Kingekin ezkondu zen, zortzigarren King baroiarekin, gerora Lovelaceko kondea izango zenarekin. Ada Augusta Byron King izango zen handik aurrera, Lovelaceko kondesa eta hortik datorkio gaur ezagutzen dugun izena: Ada Lovelace

Charles Babbageren makina analitikoa eta Adaren ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ada Lovelace

Charles Babbagek( hau irakaslea zen Cambridgen eta urte batzuk zeraman izakien akatsak ekiditzeko makina baten bila), laguntzaile bezala izan zuen Ada. Izan ere, Honek orain aipaturiko makina bat (makina diferentziala) asmatu zuen eta, honek oraingo ordenagailuen printzipio berdinak zituen. Orain esan bezala, bi zientzialari hauek laguntzaile bezala egin zuten lan, Adak, Charlesen makina ikusi zuenean, honekin lan egin nahi zuela erabaki zuelako eta, Charlesen ideiak ondo ulertzen zituenez, honek, laguntzaile bezala hartu zuen.

Babbage-ren makina analitikoa, Londreseko Zientzia Museoan

Adaren ekarpen ezagunenetakoa 1843an, Charles Babbageren makina analitikoari buruzko deskribapena, izan ere Adak Charlesen asmakizunari buruzko artikulu bat ingelesera igarotzerakoan, hainbat aklarazio gehitu zituen eta azkenean, amaierako artikulua, hasierakoaren bikoitza izaten amaitu zuen, artikulu hau, makina honi buruz egon zen bakarra izan zen eta Adak, makina analitikoaren eskema deitu zion, aklarazio hauek, programazioari dagokionez, oso ideia modernoak edukiko zituzten eta, perforaturiko tarjeten sistema (Jacquard telarretan oinarrituta) edukiko edo adierazi zuen, hau, geroago , XX.mendean, lehen ordenagailuak programatzeko erabiliko zen. Artikulu hau, anonimoki sinatu behar izan zuen, garai hartako egoeraren ondorioz, artikulu hori emakume batek idatzi zuela jakiten baldin bazen, zentsuratu egin zezaketeelako (hau dela eta A.A.L. sinadurarekin sinatuko zuen). Honetaz aparte, konputagailurako hasierako bertsioarentzako kalkuluak egiteko jarraibideak ere egin zituen, baina garaian ezaguna zen informazioa eman zezakeen soilik eta garbi ikusi zuen ezingo zuela ezagutza sortu. Bere lana ahaztua izan zen ondorengo urteetan. Baina ala ere, oso garrantzitsua izan zen Viktoriar Aroan (Viktoria I.a Erresuma Batukoaren erreginaldia, aro hau, 1837an hasi zen eta 1901ean amaituko zen), pertsonen interesa piztu zuelako.

Programa zitekeen konputagailu batentzako programa egiten zuen lehen pertsona izan zen, Bernoulliren zenbakien balioak kalkulatzeko pausoak deskribatu zituen(hau kalkulatzeko plan bat idatzi zuen), izan ere, makina analitikorako idatzitako programa, hau kalkulatzeko balioko zuen. Horrekin Babbagen makinaren gaitasuna erakutsi zuen. Babbagen makina erabiliz, aldagaiak zituzten eragiketa trigonometrikoak kalkulatzeko erak ere deskribatu zituen.

Esan beharra dago, lehen aipaturiko makina ez zela inoiz sortu, izan ere, 1882an aurkeztu zen (makina diferentziala bezala), baina honek, bibrazio, barne engranaje.. ez zen ondo ibiliko, beraz Charlesek ez zuen inoiz makina hau amaituko, nahiz eta geroago makina analitikoa bezala aurkezten saiatu(ez zuen funtzionatu).

Orain azaldutakoaz aparte, 1843an, emakume honek, ordenagailuak instrukzioak jarraitzeko programatu zitezkeela esan zuen,beste batzuk, Babbage barne, kalkulu sinpleak egiteko gaitasuna bakarrik ikusi bazieten ere, Adak konputagailuak urrutirago joan zitezkeela aurreikusi eta ondorioztatu zuen. Gainera, ordenagailuko programa bat idatzi zuen eta honi esker, lehen aipatu bezala Bernoulliren zenbakia kalkulatzea lortuko zen, Babbageren makinaren dibisioak demostratu ahal izateko.

Laburbilduz, esan liteke Ada ere asmatzailea izan zela.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ada Byron 1852ko azaroaren 27an hil zen, 36 urte zituenean eta bere ama izendatu zuen oinordeko. Umetoki-lepoko minbizia zuen eta medikuek garaiko erremedioa jarri zioten: odolusteak. Horiek hil zuten eta Byron panteoian ehortzi zuten, berak agindu zuen bezala, Nottinghamshireneko Hucknall elizan, aitaren ondoan. Hura ere alabaren adin berean hil zen.

Esan beharra dago, emakume honek txikitatik osasuneko hainbat arazo izan zituela. Izan ere, honi paralisi moduko bat eman ziola esaten da, bere urduritasunaren ondorioz. Garai hartako jendeak, Adari orain azaldutako hau emakumeak ahulak zirelako gertatu zitzaiola zioten, matematikako ikerketen presioaren ondorioz.

Beste ekarpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txartel zulatuen erabilera iradoki zuen makina analitikoari informazioa eta argibideak sartzeko.
  • Programak idazteko notazio bat ere zabaldu zuen, batez ere, 1842an Luigi Menabrearen testuari egindako oharretan. Ohar haiek testua bera baino luzeagoak ziren, Jacquard ehungailuaren funtzionamenduaz edo Babbagen makina analitikoaz. Txartel zulatuetan zeroak daude eta zenbaki hamartarrak adierazten zituzten.
  • Esan beharra dago, 1979ean Ameriketako Estatu Batuko defentsarako departamendua, ADA izeneko programazio hizkuntza asmatu edo diseinatu zuten, emakume honen ohorez.

Ezagutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ada bizi izan zen bitartean, haren ekarpenak ez zuen estimu handirik izan; hil eta gero iritsi zitzaizkion esker-erakutsiak, hurrengo mendean.

  • Emakume askok egin dute ekarpena informatikan, baina Ada Lovelace da programazio hizkuntza baten izena. 1979an, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak Pascalen oinarritutako programazio hizkuntza berri bat sortu zuen eta Ada izena jarri zion, Ada Byronen omenez.
  • Microsoft Windowsen sistema eragilearen lizentziaren ziurtagirietan agertzen da Adaren aurpegia.
  • 2012an, Enchantress of Numbers filma argitaratu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ada Lovelace Aldatu lotura Wikidatan