Ada Yonath

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ada Yonath
Nobel Prize 2009-Press Conference KVA-15.jpg
Bizitza
Jaiotza Jerusalem1939ko ekainaren 22a (79 urte)
Herrialdea  Israel
Bizilekua Israel
Hezkuntza
Heziketa Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Weizmann Institute of Science
Jarduerak
Jarduerak biologoa, biologo molekularra, kimikaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Weizmann Institute of Science
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
Weizmann Institute of Science
Jasotako sariak
Influentziak William Lipscomb
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
European Academy of Sciences and Arts
Israelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
European Molecular Biology Organization
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Ada E. Yonath (hebreeraz: עדה יונת‎, ˈada joˈnat ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1939ko ekainaren 22a) Israelgo kristalografoa da.

2009an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitzekin batera, erribosomaren egitura eta funtzioan egindako ikerketengatik.[1]


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak arazo ekonomikoen ondorioz Poloniatik Israelera emigratu zuten eta Ada Jerusalemen sortu zen. Aita hil zenean, etxez aldatu ziren eta Tel Avivera joan ziren bizitzera. Tichon Hadash eskolan izena eman zuen eta Adak matematika klaseak eman zituen ordaindu ahal izateko. Beranduago Jerusalemera itzuli zen berriz eta kimikan graduatu zen Hebrear Unibertsitatean, 1962an. Bi urte geroago, biokimikako masterra lortu zuen. 1968an, Wizmann Institutuan doktoregoa egin zuen. Doktoretza ondoko ikasketak Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) eta Carnegie Mellon Unibertsitatean (Pennsylvania) burutu zituen. [2]


Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yonathek bere prestakuntzan proteinen kristalografia ikertzen hasi zen eta hortik aurrera erribosomak aztertzera pasa zen.

1970ean proteinen kristalografia laborategi bat sortu zuen eta hainbat ikerketa-proiektutan parte harte hartu zuen. azkenik erribosomak hobeto ezagutzeko teknika berri bat garatu zuen: krio bio-kristalografia.

2000-2001. epealdian, bakterioaren erribosoma baten bi zatiko egitura hiru dimentsiotan egitea lortu zuen. Erribosomen ikerketa bidean hurrengo erronka du antibiotikoek organulu horietan nola jokatzen duten ulertzea.[3] [4]

Weizmann institutuan lanean jarraitzen du.[5]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an Kimikako Nobel Saria.[3] [6]
  • Jasotako errekozimenduen zerrenda.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lappin, Yaakov (2009-10-07), «Nobel Prize Winner 'Happy, Shocked'», Jerusalem Post, http://www.jpost.com/Home/Article.aspx?id=156872 .
  2.   «Ada Yonath (1939- ): Erribosomaren egitura deskodetzea amets zuen emakumea - Zientzia Kaiera», Zientzia Kaiera, https://zientziakaiera.eus/2018/03/30/ada-yonath-1939-erribosomaren-egitura-deskodetzea-amets-zuen-emakumea/. Noiz kontsultatua: 2018-07-08 .
  3. a b   «"Nobel sariaren berri eman zidaten egunean, adarra jotzen ari zirela pentsatu nuen" - Zientzia.eus», zientzia.eus, https://zientzia.eus/artikuluak/ada-yonath-nobel-sariaren-berri-eman-zidaten-egune/. Noiz kontsultatua: 2018-07-08 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Ada E. Yonath: “La ciencia es la fuerza para el futuro” | Vidas científicas | Mujeres con ciencia», Mujeres con ciencia, https://mujeresconciencia.com/2014/05/30/ada-e-yonath-la-ciencia-es-la-fuerza-para-el-futuro/. Noiz kontsultatua: 2018-07-08 .
  5. (Ingelesez)  Weizmann, institutua (pdf), Ada Yonath CV, http://www.weizmann.ac.il/sb/faculty_pages/Yonath/CV-AY.pdf .
  6.   «Kimikako Nobela, erribosomen egitura atomikoa eta funtzionamendua ikertu zituztenentzat - Zientzia.eus», zientzia.eus, https://zientzia.eus/artikuluak/kimikako-nobela-erribosomen-egitura-atomikoa-eta-f/. Noiz kontsultatua: 2018-07-08 .
  7.   «Institute of Fundamental and Frontier Science», www.iffs.uestc.edu.cn, http://www.iffs.uestc.edu.cn/iffs_en/index.php?g=&m=article&a=index&id=158&cid=37. Noiz kontsultatua: 2018-07-08 .

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]