Adaburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Libanoko zedroa, adaburu konikoa duen zuhaitza (Bertizko zedroa).

Adaburua zuhaitzen enbor gainean dagoen adar eta hostoen multzoa da. Zuhaitzen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, hauen itxura orokorra adierazten baitu.

Organo fotosintekikoen euskarri nagusia da (enborrean beheko adarrak eta altsumak ere izan daitezke). Beste landareen euskarri izan daiteke, hala nola igokariak edo landare epifitoak (batez ere klima tropikaletan). Gainera, eguzkiaren energia jasotzen du eta zuhaitzari freskotasuna mantentzen laguntzen dio, sustraiei itzal eginez eta ebapotranspirazioan parte hartuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoginek bost ezaugarri begiratuko dituzte batez ere: bolumena, azalera, zabalera, kolorazioa eta produktibitatea.

Itxura orokorrari dagokionez, bost mota nagusi daude:

  • luzekara: garaiagoa zabala baino. Estua izan daiteke, makal beltza edo altzifrea bezala, edo zabala, adibidez pagoa (obala) edo zumarra (eliptikoa eta nahiko irregularra).
  • biribila[1] edo esferikoa[2]: garai bezain zabala. Artea bezala, bakartua hazten denean. Adaburu itxura hau sarriago izaten dute zuhaitzak bakartuak hazten badira.
  • aterki itxurakoa[2]: zabalagoa garaia baino. Honelakoa da pinazi pinu heldua.
  • konikoa[2] edo piramidala[2]
zabala behean eta puntaduna goian. Adarrak izan daitezke goranzkoak (pinuak bezala) edo beheranzkoak (izeiak bezala).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]