Adam Friedrich Oeser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adam Friedrich Oeser
Adam Friedrich Oeser (Lauer).jpg
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Bratislava1717ko otsailaren  17a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Leipzig1799ko martxoaren  18a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Georg Rafael Donner Itzuli
Jacob van Schuppen Itzuli
Ikaslea(k) Johann Wolfgang von Goethe
Friedrich Heinrich Füger
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Leipzig
Enplegatzailea(k) Dresden Academy of Fine Arts Itzuli
Mugimendua Barrokoa
Genero artistikoa erretratua

Adam Friedrich Oeser (Pressburg, 1717ko otsailaren 17aLeipzig 1799 martxoaren 18a) alemaniar margolari eta eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Pressburgen egin zituen, eskulturgintzako irakaslea Georg Raphael Donner izaki. Ondoren Vienan, bertako Akademian Jacob van Schuppen eta Daniel Grau izan zituen margo irakasle. 1739 urtean Saxoniako Dresdenera joan eta Mengs eta Dietrich izan zituen ikaskide.[1] 1749 urtean Errege Operako erretratu eta paisaiak egin zituen baita Schloss Hubertusburgen horma irudiak ere. 1756 urtean Heinrich von Bünau kondeak berriki eraikitako Schloss Dahlen apainketa lanak agindu zizkion.

1759 urtean Leipzig-era joan zen eta 1764an sortu berri zen akademian zuzendari izendatu zuten. Manierismoaren aurka sutsu aritu zen, hala bada, Winckelmannek aldarrikatzen zuen berrikuntzen aurka agertu zen baina azkenik adiskidetu eta bere familiarekin bizi izan zen 1754/55 urteetan.[2]

Oeser-ek margotua, Leipzigeko  San Nikolas Elizan.

Oeserrek irakasle lanean eragin handia izan zuen. Besteak beste Johann Wolfgang von Goetheren irakasle izan zen eta denbora gutxira Weimarren, adiskide minak ere. Hainbat dekorazio lan egin zituen, sabaietan batez ere. Mitologiari eta erlijioari lotutako mihiseak eta erretratuak ere egin zituen. Ezagunen artean hauek ditugu: "Artistaren Seme-alabak" (1766, Dresden Galeria), "Ezkontza Kanan" (1777), beste lau Leipzig Museoan, eta "Margolariaren Lantokia" (Weimar Museoan). Eskulturari dagokionez 1780 urtean egindako Frederick Augusto Königsplatz Leipzigeko hautagaiari egindakoa dugu, bere ikasle eta arkitekto Johann Carl Friedrich Dauthe-ekin elkarlanean egindakoa .

1766 urtean Leipzig-eko Minerva, zu den drei Palmen masoniko taldeko kide egin zen. 1776 Leipzigeko Balduingo kide izan zen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rines, George Edwin, ed. (1920)
  2. Karl Robert Mandelkow, Bodo Morawe: Goethes Briefe (Goethe-ren gutunak). 2. edizioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wikisource-logo.svg Artikulu hau darabil testu bat argitaratzea orain domeinu publikoa: Gilman, D. C.; Thurston, H. T.; Colby, F. M., eds. (1905). "Oeser, Adam Friedrich". New Nazioarteko Entziklopedia (1. ed.). New York: Dodd, Mead. Lan hau, aldi berean, aipatzen da, bere biografia arabera Dürr (Leipzig, 1879).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]