Adam eta Eva (Rubens)
Adam eta Eva (Rubens) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Peter Paul Rubens |
Sorrera-urtea | 1620(e)ko hamarkada |
Izenburua | Adán y Eva eta De Zondeval: Eva biedt Adam het fruit aan (Genesis 3:6) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 238 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | arte sakroa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Fall of Man (en) ![]() |
Iconclass | 71A421, 71A422 eta 71 |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa Madrilgo Errege Jauregia (1814) |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P001692 |
Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa |
Argumentu nagusia | fall of man (en) ![]() |
Adam eta Eva, baita ere Adam eta Eva Paradisuan eta Gizakiaren erorketa, Peter Paul Rubens margolariak 1628-1629 artean egindako lana da. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan erakusten da. Margolan hau Tiziano italiar margolari errenazentistaren gai berari buruzko 1562ko lan baten kopia da.[1] Obra hau Karel van Mander holandar artista txikiari egotzi izan zaio, baina gaur egun Rubensen lana dela aitortzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gai berari buruz Tiziano pintore italiarrak egindako pinturaren kopia da.[2] Rubensek Herbehereetako matxinadaren bake-negoziazioetarako Madrilen egon zen 1628tik 1629ra. Antza denez, orduan ikusi zuen Tizianorena.
Rubensek aldaketa txiki batzuk egin zituen bere bertsioan, batez ere Adam marrazteko unean: adina aldatu zion, muskuluak, aurpegiko adierazpena... Zuhatizean papagai bat sartu zuen ere.
Bai Tizianoarenak, baita ere Rubensenak ezaugarri bat dute: bietan Adam saiatzen ari da Evak sagarra ez eskuratzeko.[3]
Tizianoren lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
1550 inguruko Tizianoren jatorrizko lana.