Adamantea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adamantea
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Adamantea greziar mitologian, bertsio batzuen arabera, Zeus hazten lagundu zuen lamia bat zen, bere aita Kronosengandik ezkutatuz.

Gea bere amak eginiko profeziaren erantzun bezala, Kronosek, bere seme-alabak, jaio ahala jaten zituen. Reak, Zeusen ama eta Kronosen emaztea, azken hau engainatu zuen, pixoihaletan bildutako harri bat emanez, Zeusen ordez, hau, Adamanteari emanez. Kronosek lurra, itsasoa eta zeruetan gobernatzen zuenez, Adamanteak Zeus ezkutatzea lortu zuen soka batekin zuhaitz batetatik zintzilikatuz, honela, zerua, lurra eta itsasoaren artean zintzilik geratuz, eta, beraz, bere aitarekiko erabat ikustezin bihurtuz.

Egileren batzuk, Adamantea, Amaltearen beste izen bat bezala hartzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]