Edukira joan

Adar horizontal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Adar horizontala (AH, ingelesez horizontal branch, masa ertaineko (0,5 eta 9-10 eguzki masa arteko masadunak) eta metaltasun txikiko izarren eboluzioko fase berantiarretako bat da. Fase honek bere izena izarrak, erabilitako kolorea V-R edo B-V den eta magnitudea V den kolore-magnitude diagrama baten modu ia horizontalean banatzen direlako jasotzen du, hau da, izar hauen magnitude bisuala ia iraunkorra da, baina zuritik gorrira joan daitezkeen koloreekin. Adar horizontaleko izarrik beroenak sekuentzia nagusitik gertu daude, hotzenak erraldoi gorrien adarretik gertu dauden bitartean. Adar horizontaleko izarren magnitude bisual absolutua 0,0 eta 1,0 artekoa da, euren argitasuna gure eguzkiarena baino 50 aldiz handiagoa delarik.

Izar baten eboluzioko fase honetan izarrak bere nukleoan helioa erretzen du, eta fase honen aurretik erraldoi gorri fasea du (non hidrogenoa erretzen den heliozko nukleo inerte baten inguruko geruza baten). Alderatu hau sekuentzia nagusiko fasearekin, non hidrogenoa erretzen den nukleoan.

Adar horizontaleko izarren batzuk RR Lyrae izar aldakorrak dira, egun bat inguruko orbita periodoa izateagatik bereizten direnak. Aipaturiko izar hauek Esne Bidean eta gertuko galaxietan objektuetara dagoen distantzia neurtzeko erabiltzen dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]