Adarretako marasmio
Adarretako marasmioa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Marasmiellus |
Espeziea | Marasmiellus ramealis Singer, 1948 |
Adarretako marasmioa edo xiria (Marasmiellus ramealis) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du kontsumitzeko. Adarretan hazten diren Marasmius txiki sinpatikoenetako bat da, eta hainbat espezie ezagutzen dira.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 0,5 eta 1,5 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua edo apur bat hondoratua erdian; arrosa zurbil edo arrosa-okre kolorekoa. Azal zimurtsua eta matea.
Orriak: Zuriak edo apur bat arrosaz tindatuak; nahiko zabal, tartean orritxorekin, meheak, itsatsiak edo apur bat dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, normalean okertua, pixka bat lodituta substratuarekin txertatzean, zuria edo arrosaz koloreztatua, edo gorri-lehoi kolorekoa; behealdean iletxoz estalita dago, ikusten direnak edo ez.
Haragia: Mehea, mintzezkoa, eta usain berezirik gabea.[2]
Etimologia: Marasmiellus terminoa grezierazko “marasmus” hitzetik dator, ahulgarria esan nahi du. Ramealis epitetoa latinetik dator, adar, esan nahi duen "rameus" hitzetik. Adarretan hazten delako.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukaldaritzarako interesik, haragi gutxi duelako.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marasmius rotula delakoarekin eta adarretan hazten diren beste Marasmiellus txiki batzuekin, hainbat espezie ezagutzen dira.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako azken euriteekin agertzen da, eta udazkenean; hostozabaletako adar erorien edo enbor hiletan, oteen adaxka hiletan, bakanagoa da koniferetan, oso ohikoa da gure basoetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia izan ezik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 237 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..