Edukira joan

Adela Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adela Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaFrantziako Erresuma1160ko urriaren 4a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaPonthieu (en) Itzuli, 1210(e)ko hamarkada (49/59 urte)
Familia
AitaLuis VII.a Frantziakoa
AmaKonstantza Gaztelakoa eta Bartzelonakoa
Ezkontidea(k)William IV, Count of Ponthieu (en) Itzuli  (1195eko abuztuaren 20a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKapet etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfeudatory (en) Itzuli

Adela Frantziakoa edo Alix Frantziakoa (Frantzia, 1160 - ib., c 1220) printzesa izan zen.[1][2][3][4]

Gurasoak Luis VII.a Frantziako erregearen eta haren bigarren emazte Konstantza Gaztelakoa eta Bartzelonakoa izan ziren.

Ezkontza adostua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1169. urtean ezkontza adostu zioten Rikardo I.a Ingalaterrakoari (Lehoi Bihotza), Henrike II.a Ingalaterrakoaren (Plantagenêt) semearekin. Azken honek Ingalaterrara joanarazi zuen bere dotea osatzen zuten lurren kargu hartzera (Aumale eta Eu konderria), baina Adela gaztea izan zenetik, Henrike II.a erregeak —senargaiaren aitak— abusatu egin zuen eta bere maitale egin zuen, ezkontza atzeratuz.

Ezkontza adostu berritua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1174. urteko irailaren 21ean, Ivryko Bakearen bidez, Henrikek Luis VII.ari Adela eta bere seme Rikardo ezkontzeko promesa berritu zion. Berryko konderria izan zen bere dotea. 1177. urtean, Alexandro II.a Aita santuak esku hartu zuen, eskumikazio zigorraren pean, adostutako ezkontzan sartzeko aginduz. Henrikek bere promesa berritu zuen 1183. urteko abenduan eta 1186. urteko Garizuman, baina uko egin zion bere promesak betetzeari. Bitartean, Adelak alaba bat izan zuen Henrike II.a erregearekin, eta hau jaio eta gutxira hil zen.

Ekontza onartu ez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike erregea hil ostean, 1189. urteko uztailaren 6an, bere seme eta oinordeko Rikardo Lehoi Bihotzak, Adela Rouenera eraman zuen 1190. urteko otsailean, baina 1191. urtean, Filipe Augusto II.a Frantziako erregeari ohartarazi zion ez zela bere arrebarekin ezkonduko desohorea zela eta.

1. ezkontza eta ondorengoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rikardo Lehoi Bihotzaren anaia zen Joan Lurgabekoarekin ezkontzen saiatu ostean, Filipe Augusto erregeak 1195. urteko abuztuaren 20an ezkondu zuen Ponthieuko konde zen Gilen II.a Talvasekin (1178–1221). Neskak Eko eta Arques kondaduak eraman zituen dote gisa, eta 5.000 markoko mailegua.

Hiru seme-alaba izan zituzten:

  • Jean II Poitierskoa, gazterik hila
  • Maria Ponthieukoa, (? 1250 edo 1251) Simon de Dammartinekin ezkondua, Aumale eta Dammartingo kondea (?-1239) eta Ponthieu konderriko oinordekoa, bigarren aldiz ezkondu zenean Mathieu de Montmorencyrekin ezkondu zen (?-1250).
  • Isabel Ponthieukoa, Espainiako abadesa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Adela de Francia _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2025-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Adela de Francia nació el 4 de octubre del año 1160 | Efemérides» www.efemerides.co (kontsulta data: 2025-10-23).
  3. «Adela de Francia - Ateneo de Córdoba» m.ateneodecordoba.com (kontsulta data: 2025-10-23).
  4. «Alix o Adela de FRANCIA n. 4 Oct 1160 f. 1221: La Familia Total» www.sinuhe.es (kontsulta data: 2025-10-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]