Edukira joan

Adela Montes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adela Montes
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1928ko irailaren 6a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires2024ko apirilaren 4a (95 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Radio Mitre (en) Itzuli
Gente y la actualidad (en) Itzuli
Radio Belgrano (en) Itzuli
Pronto (en) Itzuli
KidetzaAsociación de Periodistas de la Televisión y Radiofonía Argentina (en) Itzuli
Q2866739 Itzuli

Adela Montes (Buenos Aires, 1928ko irailaren 6aibidem, 2024ko apirilaren 4a[1]) argentinar kazetaria izan zen. Ikuskizunetako kazetaritzako aitzindarietako bat bihurtu zen Argentinan[2].

Espainiar etorkinen alaba, jatorri apala zuen, eta horrek ez zion lehen hezkuntza amaitzeari utzi ere eman. Txikitatik lana bilatu behar izan zuen, eta hamabi urterekin lantegi batean lortu zuen lehen lana. Geroago erizain moduan trebatu zen. Ordurako, zinemarako eta antzerkirako interesa piztu zitzaion. Aktoreen zaleen talde bat sortn zuen, Club de Cazadores de Autógrafos, eta horrek hainbat hedabideren arreta erakarri zuen, Radiolandia aldizkariarena esaterako. Aldizkari honetako artikulu bati esker, lehen lanpostuak lortu zituen entretenimendu-zutabegile gisa, eta azkenean esatari bilakatu zen Radio Libertaden eta Radio Mitren. Gaur egun existitzen ez den Canal TVn bere programa propioa sortu zuen[3].

Geroago, Atlántida Editorialeko Gente aldizkariko entretenimendu sailaren arduraduna izan zen[4].

Toño Gallori marrazkilariari inspiratu zion Cholula, loca por los astros komikia sortzeko. Harrezkero, cholulo hitza Río de la Platako gaztelanian erabiltzen hasi zen pertsona ospetsuak ezagutu nahi dituen norbait deskribatzeko[5].

Argentinako Telebistako eta Irratiko Kazetarien Elkarteko kide sortzaileetako bat izan zen[6].

Adina eta osasun arazo anitz izan arren, zutabeak idazten jarraitu zuen Pronto moduko aldizkarietan azken egunetara arte. Buenos Airesen hil zen, 95 urte zituela[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Murió la periodista Adela Montes, impulsora del término "cholula" en el mundo del espectáculo» Canal26 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) Caparrós, Martín. «La palabra cholula» El País 2002-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Murió Adela Montes, la pionera del periodismo de espectáculos que inspiró el concepto de “cholula”» Clarín 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  4. (Gaztelaniaz) González, Leni. «Adela Montes: adiós a la cazadora de autógrafos que fue la mejor amiga de las estrellas» La Nación 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  5. (Gaztelaniaz) «Murió Adela Montes: insignia del periodismo de espectáculos y la primera “cholula”» Teleshow 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Murió Adela Montes, la periodista de espectáculos que inmortalizó la palabra "cholula"» Perfil 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  7. (Gaztelaniaz) Banett, Christian. «El adiós a Adela Montes, la periodista que inspiró la palabra "Cholula", se codeó con Mirtha, Susana y Moria y durante 25 años fue un emblema de la Revista Pronto» Pronto 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]