Adela Normandiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adela Normandiakoa
Adela of Normandy.jpg
erregeorde

Bizitza
JaiotzaNormandia, 1065
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMarcigny1137ko martxoaren 8a (71/72 urte)
Familia
AitaGilen I.a Ingalaterrakoa
AmaMatilde Flandriakoa
Ezkontidea(k)Stephen (en) Itzuli  (1080 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Normandy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
KidetzaThe Dinner Party
Santutegia
Otsailaren 24
Adela signature.jpg

Adela Normandiakoa, Adela Ingalaterrakoa edo Adela Bloiskoa (Normandia, Frantzia, circa 1067 - Marcigny-sur-Loire, Borgoina, 1137) Ingalaterrako printzesa izan zen, Gilen I.a Konkistatzailea eta Matilde Flandriakoaren alaba. Eliza katolikoak santu gisa gurtzen du.

1080an Eztebe II.a Bloiskoarekin ezkondu zen, Blois eta Chartreseko kondea. Berarekin 13 seme-alaba izan zituen, euren artean Eztebe Ingalaterrakoa, 1135ean Ingalaterrako errege izango zena.

Bloisko, Chartreseko eta Meauxeko kondesa ezkontidea izan zen. Estatu hauetako erregentea izan zen Eztebe II.a gurutzadatan izan zenean. 1120 eta 1122 artean Marcignyko abadetxean erretiratu zen, eta bertan hil zen 1137an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]