Edukira joan

Adelaida Velasco Galdós

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adelaida Velasco Galdós

Bizitza
JaiotzaGuayaquil, 1894
Herrialdea Ekuador
Heriotza1967 (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Adelaida Velasco Galdós (Guayaquil, Ekuador, 18941967) ekuadortar idazlea izan zen, feminismo kristau katolikoari buruz idatzi zituen bere testuengatik ezaguna. Gabriela Mistral poeta txiletarra Literaturako Nobel Sariarako postulazioaren sustatzaile nagusietako bat izan zen 1939an.[1][2]

Dositeo Velasco Perez San Lorenzo etxaldearen jabe zen nekazari anbatarra zuen aita eta Lorenza Galdos, Guayaquilgo hiri-jabea ama. Dolores Sucre Lavayen andereñoen eskolan ikasi zuen irakurtzen eta idazten.[3] Hamabi urte besterik ez zituela argitaratu zuen lehen artikulua El Grito del Pueblo, hiriko egunkari nagusietako batean.[1] Modernitatea, prosa preziosista eta literatura nazionalaren dekoratu exotikoekiko gustua izan zuen.[4]

1912tik aurrera, Velascok Juventud Estudiosa, Ariel eta Novedades aldizkarietan kolaboratu zuen, besteak beste. Handik urte pare batera, 1914an, El Hogar Cristiano aldizkari didaktiko eta katolikoarekin kolaboratzen hasi zen, non genero eta familia rol klasikoen aurrean emakumeen egoera hobetzeko konpromisoa hartu zuen. 1917tik aurrera, Zaira ezizenarekin argitaratu zuen Flora de Quito eta El Guante egunkarietan, besteak beste. Handik urte batzuetara, Velascok hainbat argitalpen egin zituen eta bere benetako izenarekin "Leyenda Incaica" kontakizuna sinatu zuen, 1928an Novedades de Guayaquil aldizkarian argitaratu zena.[3]

Idazle ibilbideaz gain, feminista eta langile humanitario gisa nabarmendu zen Velasco. 1932an, Rosa Borja de Icaza idazlearekin batera, Herri Heziketako Legio Femeninoa sortu zuen. 1936tik aurrera, egoitza Washingtonen zuen "Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumearen Nazioarteko Ligako" Batzorde Interamerikarrean Ekuadorren ordezkaritza bere gain hartu zuen.

Gabriela Mistral poeta txiletarrari zion miresmenak eragin handia izan zuen bere lan profesionalean. Guayaquilera gonbidatu zuen ofizialki 1938an, eta hainbat topaketa eta errezitaldi bat egin zituen Olmedo antzokian haren omenez. Hurrengo urtean, 1939an, Velascok Literaturako Nobel Sarirako hautagaitza sustatu zuen, eta hari buruzko artikulu luze bat idatzi zuen.[5][6]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1942an, Velasco Guayaseko Gurutze Gorriko Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten, baita nazioarteko gaietako mandatari ere.
  • 1960ko martxoaren 31n, kontsul txiletarrak lehen mailako Bernardo O'Higgins Domina eman zion Velascori, Gabriela Mistralek Literaturako Nobel Saria lortzeko egindako lanagatik sarituz.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]