Edukira joan

Adelina Zendejas Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adelina Zendejas Gómez
Bizitza
JaiotzaToluca de Lerdo1909ko abenduaren 16a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1993ko martxoaren 4a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta aktibista
Jasotako sariak
KidetzaFrente Unico Pro Derechos de la Mujer (en) Itzuli
Izengoitia(k)Yolia

Adelina Zendejas Gómez (j. Toluca ; 1909ko abenduaren 16a - f. Mexiko Hiria ; 1993ko martxoaren 4an ) irakasle, kazetari eta aktibista mexikarra izan zen.[1] Emakumeek historian izan zuten papera erreskatatu zuen lehen ikertzaileetakoa. Kazetaritzako Sari Nazionala jaso zuen 1988an. Berak idatzitako epitafioak bere bizitza eta lana laburbiltzen ditu:

«Emakumeen eta haurren eskubideen aldeko borrokalari nekaezina. Emakume iraultzailea eta materialismo dialektikoagatik kondenatua»[2]

Carmen Gómez eta Manuel Zendejasen alaba, Adelinak eskolan ikasi zuen eta batxilergoa amaitu zuen emakumezko ikasleak gutxiengoa ziren garaian. Mexikon institutuan sartu ziren lehen 100 emakumezkoetariko bat izan zen. 19 urte zituela, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko (UNAM) Filosofia eta Letren Fakultatean sartu zen eta bertan Filosofian Doktore titulua lortu zuen.

Hainbat kargu publiko izan zituen, horien artean Langileentzako Tailer Eskolako zuzendaritza. Langileen Munduko Lehen Konferentziako delegatua izan zen eta 1975ean Emakumeen Nazioarteko Urtea zela eta hainbat erakunde koordinatu zituen.

Emakumeen Eskubideen aldeko Fronte Batuaren sortzaileetako bat izan zen, eta horren bidez, bere bizitza eskaini zuen emakume mexikarrek botoa emateko eskubidea izan eta horrela hiritartasuna eskura zezaten. Sobietar Batasuneko Adiskidetasun eta Kultur Elkartrukerako Institutuaren sortzailea eta presidentea izan zen 1964tik 1974ra.[3]

Kazetaritza lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19 urte zituela, filosofia ikasten hasi zenean, kazetari ibilbidea ere hasi zuen El Universal Gráfico-n, hil zen arte egin zuen lanbidea.

Kazetaritzan, Adelina Zendejasek hezkuntzari buruzko gaiak jorratu zituen, emakumeen, nesken eta mutilen eskubideak. Mexikoko hainbat egunkaritan kolaboratu zuen, hala nola El Universal Gráfico, El Nacional, El Universal, Excélsior eta El Dían.

1956an bi aldizkari sortu zituen: Magisterio y La Maestra .1976an, El Día egunkarian "Ellas y la vida " zutabea sortu zuen eta, bertan, Yolia ezizenarekin, emakumeen egoera soziala eta genero desberdintasunak idatzi zituen . Canal 11ko "Enlace" albistegiko iruzkinlaria izan zen (1981) eta Excelsior-eko "Binomio" zutabearen editorea (1983).

Horrekin batera, "La Triple Jornada" eta "doble Jornada" bultzatu zituen. Gehigarri feminista hori 1987an hasi zen Mexikon, herrialdeko ezkerreko "La Jornada" izeneko egunkari batean.[4]

1993eko martxoaren 4an hil zen 84 urte zituela Mexiko Hirian.[5]

  • 1975ean, SESBeko herriekin Adiskidetasuneko eta Kultura Trukeko Sozietateen Batasunaren Beteranoen Domina jaso zuen. 1988an Kazetaritza Sari Nazionala jaso zuen, 60 urtez lanean aritu ondoren.
  • La mujer en la Intervención Francesa 1962
  • Frida Kahlo en la preparatoria
  • Las luchas de la mujer mexicana (de 1776 a 1976)
  • La guerra: delincuencia infantil y juvenil
  • La crisis de la educación en México

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]