Aden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aden

Aden
Izen ofiziala عدن
Estatua YemenYemen
Muhafazah 'Adan
Koordenatuak

12°48′0″N 45°2′0″E / 12.80000°N 45.03333°E / 12.80000; 45.03333Koordenatuak: 12°48′0″N 45°2′0″E / 12.80000°N 45.03333°E / 12.80000; 45.03333

Aden non dagoen adierazten duen Yemen-ko/-go/-eko mapa
Aden
Biztanleria 550.744 bizt. (2005)

Aden[1] (arabieraz عدن) Yemengo hiri garrantzitsu bat da. Gaur egun portu garrantzitsuena izateaz gain 'Adan Gobernantziako hiriburua ere bada. Historikoki britainiar kolonia garrantzitsu bat izan zen eta Hego Yemen edo Yemengo Errepublika Herritar eta Demokratikoko hiriburua izan zen.

Adengo antzinako itsas-portu naturala desagertutako sumendi baten kraterrean datza, penintsulara istmo txiki batez loturik. Portu hau lehenengoz Awsan Erreinuak erabili zuen K. a. V eta VII. mendeen artean. Gaur egungo portua penintsularen beste aldean dago.

Aden hiria hainbat auzok osatzen dute: Krater, jatorrizko itsas-portua; Ma'alla, gaur egungo portu berria; Tawahi, kolonialismo garaian Steamer Point izena zuena; eta Gold Mohurreko etxeak. Khormaksar, istmoan kokatuta, gorputz diplomatikoa, Adengo Unibertsitatea, aireportua eta bestelako bulegoak ditu. Kontinentean Sheikh Othman dago, antzinako oasia; Al-Mansura, Britainiarrek diseinatutako hiri bat; eta Madinat ash-Sha'b, Hego Arabiar Federazioaren hiriburua izendatu zutena.

Adenek Adengo golkoari izena ematen dio.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Aden)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 31 34 35 38 39 39 39 38 35 33 31 35
Batez besteko tenperatura (ºC) 25 27 29 30 33 34 34 33 32 29 27 25 30
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20 22 24 25 27 28 28 27 27 24 21 20 24
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0 2 6 15 12 0 10 11 5 0 0 0 61
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 0 1 1 2 2 0 2 3 2 0 0 0 13
Eguzki orduak 248 232 279 270 310 270 217 248 270 310 270 279 3203
Iturria: weather2travel.com[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aden Aldatu lotura Wikidatan