Adiabene

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adiabene
15 – 116
Monarkia
Maps of the Armenian Empire of Tigranes.gif
Adiabene Armeniar Inperioan, Tigranes II.a Handiaren garaian
Geografia
Hiriburua Arbil
Kultura
Hizkuntza(k) Asiriera klasikoa
Erlijioa Judaismo, kristautasuna, zoroastrismoa, manikeismoa
Historia
Aurrekoa
Flag of None.svgPartiar Inperioa
Ondorengoa
Erromatar InperioaVexilloid of the Roman Empire.svg

Adiabene (antzinako grezieraz: Ἀδιαβηνή, Adiabene; asiriera klasikoz: ܚܕܝܐܒ‎, Ḥaḏy’aḇ edo Ḥḏay’aḇ; antzinako persieraz: Nodshirakan[1]; armenieraz: Նոր Շիրական, Nor Shirakan) Asirian zegoen antzinako erresuma izan zen,[2] Arbilen hiriburua zuena. I. mendean bere agintariak judaismotik azurismora aldatu ziren.[3] Helena Adiabenekoa erregina (juduen iturrietan Heleni HaMalka izena zuena) Jerusalemera joan zen, non Tenpluaren mendiaren hegoaldean berarentzat eta Izates bar Monobaz eta Monobaz II.a bere semeentzat jauregiak eraiki zituen. Talmuden arabera, Helenak eta Monobazek Jerusalemgo tenpluari dohaintza handiak egin zizkioten.

Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izates I.a (c. 15)
  2. Monobaz I.a (20?–30?)
  3. Helena Adiabenekoa (c. 30–58)
  4. Izates bar Monobaz (c. 34–58)
  5. Vologeso I.a (c. 50)
  6. Monobaz II.a (58 – 70eko hamarkada)
  7. Meharaspes (?–116)
  8. Erromatar Inperioaren barnean (116–117)
  9. Rakbakt (?-191)[4]
  10. Narsai Adiabenekoa (c. 191–200)
  11. Xahrat (c. 213-224)
  12. Sasaniar Inperioaren barnean (226–649)
  13. Ardashir II.a (344-376)
  14. Aphraates (c. 310)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Frye, Richard Nelson The history of ancient Iran: 3 222. orrialdea .
  2.   Rosenmüller, Ernst Friedrich Karl The Biblical Geography of Central Asia: with a General Introduction 122. orrialdea .
  3.   Gottheil, Richard Adiabene http://www.jewishencyclopedia.com/articles/801-adiabene .
  4.   John Bagnell Bury, Stanley Arthur Cook, Frank E. Adcock 11 Michigango Unibertsitatea 111. orrialdea .