Adidas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Adidas
Adidas Logo.svg
Adidas-factory-outlet-Herzogenaurach.jpg
Herzogenaurach udalerrian dagoen lantegia.
Sektorea Kirol materiala
Sorrera 1924an Gebrüder Dassler Schuhfabrik izenez sortua.
1946an erregistratua.
Sortzailea Adolf Dassler
Egoitza Herzogenaurach, Baviera
 Alemania
Merkatuak Alemania, Europa, Mundua
Langileak 42.540 (2010)
Webgunea http://www.adidas-group.com

Adidas Alemaniako kirol material enpresa ekoizle bat da. Bavierako Herzogenaurach udalerrian kokatuta dago.

Adidas 1949ko urtarrilean jaiotako enpresaren izenaren jatorria Dassler familiari esker dauka: "Gebrüder Dassler Schuhfabrik" deituriko fabrika, sortu zuen Adolf "Adi" Dassler-ek Alemanian 1920ko hamarkadaren hasieran, Rudolf Dassler bere anaiarekin batera. Egiten zituzten zapatilak markarik ez zuten, Adi artista zen eta Rudi zen harreman publikoen arduraduna. Biek bere produktuak atletismoko Alemaniako taldeko ekipamenduan jartzea lortu zuten, baina, kolpe izugarria Jesse Owens fitxatzea izan zen, 1936an, zeinek Berlinen Joko Olinpiadetan parte hartu zuena eta jendea liluratu zuen. “Adidas” izena, Adolf “Adi” eta “Das” abizenaren lehen letrak dira (Dassler), eta letra hauek juntatzean, Adidas izena osatu zuten.

Guda bitartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran zehar, kirol materialeko fabrika, beste enpresa askoa bezala, eraldatu zen Wehrmacht hornitzailea izatera pasatuz. Bota militarrak izan ezik, Panzerschreck ospetsua asmatu zuten, baita Alemaniako granada-jaurtigailua ere ekoiztu zuten. Rudi mobilizatu zen, Adidas, berriz, Alemanian geratu zen. Okupazio estatubatuarrean zehar negozioak, berriro ere aurrera egin zuen.

Orduan izan zen, Adi-ri deitu ziotenean azaltzeko bere konexio Naziekin eta SS Waffen-ekin, bere anaiak salatu zuela esanez.

Zatiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rudolf Dassler-ek bere fabrika sortu zuen, Puma SE enpresa, 1948an. Ondorio bezala, Adi Dassler-ek enpresaren kontrola hartu zuen eta erabaki zuen "Adidas" deitzera bueltatzea, zeinen legalki 1949ko abuztuaren 18an, AG Adidas-en izenaren azpian, sinatu egin zen.

Une horretatik aurrera, Adolf Dassler-ek bere enpresa lehena izan zedila nahi zuen lehentasun bezala, produktu hobeak garatzea. Aldi berean lehen aitzindaria izan zen bere produktuak jakitera emateko kiroletako pertsona famatuak erabiltzen. Horst deitzen zen bere semea, eta bere semearen ondoan bere momenturik hoberenera heldu zen 1980ko hamarkadan. Izugarrizko inperioa lortu zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adidas Aldatu lotura Wikidatan