Adin nagusitasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, pertsona batek nortasuna eta horri lotutako eskubideak lortzen dituen momentuan gaitasun juridikoa eskuratu duela ulertu behar da (harreman juridikoen titular izateko gaitasuna, eskubide nahiz betebeharren titular), baina ez jarduteko gaitasuna.

Jarduteko gaitasuna, hortaz, adina eta gaitasun naturalaren arabera zehazten da, baina, batez ere, adina oso garrantzitsua izango da, pertsonaren heldutasun maila adin guztietan ez baita berdina. Legediak adin bat ezartzen du jarduteko gaitasun osoa eskuratzeko, eta adin horretara iristen ez denari, aldiz, jarduteko gaitasun mugatu bat ezartzen dio.

Adinaren arabera hiru jarduteko gaitasun bereizten dira: adin-nagusitasuna, adingabetasuna eta emantzipazioa.

Espainiako legean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kode Zibilaren 315. artikuluaren arabera, adin-nagusitasuna neurtzeko jaioteguna osoki hartu behar da kontuan; izan ere, jaiotako egunaren hasieran (ordua 00:00 denean) beteko dira urteak. Arlo penalak, berriz, jaiotako ordu zehatza hartuko du kontuan, alor penaleko arauak hertsiki aplikatzearren.

Adin-nagusitasunak adierazten duena, beraz, pertsonak jarduteko gaitasun osoa lortzen duela da, hau da, eskubideak baliatzeko eta betebeharrak hartzeko gaitasuna eskuratuko du pertsonak. Beste modu batera esanda, adin-nagusitasunera heltzean, pertsonak berak dituen harreman juridikoen titularitate hori baliatzeko aukera izango du. Izan ere, esparru juridikoan, pertsonak, adin jakin batera iristean, bere burua gobernatzeko heldutasun maila nahikoa duela esan nahi du. Hori dela eta, beste inoren laguntzarik eta baimenik gabe baliatu ahal izango du titularitate hori, ordu arte izan dituen babes-erakundeen menpe egon beharrean. Beste modu batera esanda, ordenamendu juridikoan adin-nagusitasuna pertsona batek juridikoki jarduteko betebeharrekoa duen baldintza da, eta helburua pertsonak nahitaezko duen heldutasun fisiko eta intelektuala lortzea da, lehen ezin egin ezin zituen gauzak orduztik aurrera egin ahal izateko.

Beraz, adin legala finkatzeko erabakia arbitrarioa da soilik, baina herrialde bakoitzak izango du hori erabakitzeko eskumena, gizartearen portaera ikertu behar baitute, batez ere, baita pertsonen hezkuntza ere … Hori dela eta, herrialde bakoitzean desberdina da, eta historian zehar ere aldatuz joan da. Mendabaldeko herrialde gehienetan 16 eta 21 urte tartean eskuratzen da adin-nagusitasuna, aurreikusitako dagoelako adin horretan lortzen dela heldutasuna, baina badaude herrialde afrikarrak non 13 urteko pertsonak dagoeneko adin nagusikotzat jotzen diren. Zuzenbide Erromatarrari erreparatuz gero ere, 25 urteetakoa zen hau. Gaur egun, aldiz, Kode Zibilaren 315.artikuluak eta Konstituzioaren 12.artikuluak diotenez, adin-nagusitasuna 18 urte betetzean lortzen da, baina lehenengo 1889ko Kode Zibilaren arabera 23 urtetan zegoen, nahiz eta 1943ko azaroaren 13ko Legean 21 urteetara jaitsi. Hala eta guztiz ere, guztiz arraroa da arau hori Espainiako Konstituzioak jasotzea eta arautzea, beste herrialdeetako konstituzioetan ez baitago, lege apalagoen bidez zehazten da. Dena den, arrazoiari erreparatuz gero, ez dago batere argi: iritzi desberdinak baitaude horren inguruan. Esate baterako, gaitasunaren finkapenak eragin nabarmena izateagatik pertsonaren garapenean, eremu guztietara zabaltzen delako (alor pribatuaz gain, baita publikoa hartzen du kontuan eta lege arruntak kontuan hartu beharreko datua duteko), iraganeko ordenamendu juridikoen ezaugarrietako bat delako …

Ondorioz, lehen esan bezala, adin-nagusikoa denak gaitasun osoa eskuratzen duela esan nahi du, hots, bizitza zibileko egintza guztietarako gai bihurtzen dela (Kode Zibileko 322.artikulua), nahiz eta badauden muga batzuk (adibide esanguratsuena adopziorako bikotearen pertsonetako batek gutxienez 25 urte izatea beharrezkoa dela); dena den, adin-nagusitasun egoera atzera bota ezin denez, nahitaezkoa izango da salbuespenak bereziki zehaztea, muga guztiak hertsiki interpretatzearren. Baina, adin-nagusitasunarekin guraso boterea atertu eta tutoretza iraungitzen da, eta beraz, ordezkarien ordezte-lana eta gaitasunaren osagarri den laguntza atertzen da ere. Hau da, adin txikitasuna babesteko erabaki guztiak eraginik gabe geldituko dira eta egintzak ezingo dira kontrakotzat jo. Gainera, ondarezko erantzukizunaren printzipioa izango du eta nola ez, bere buruz egindako kalteen erantzukizun indibidualaren printzipioa sartuko da jokoan aldi berean.

Adin-nagusitasunari buruzko ezaugarriei buruz, lehenik eta behin, automatikoki eskuratzen dela jakin behar da, hots, ez dago inoren borondatearen menpe. Bigarrenik, adin-nagusitasuna egoera zibil bat dela badakigu, baina Erregistro Zibilean ez dago inskribitu beharrik, hau da, nahikoa da jakitea pertsonaren jaiotza-eguna. Hirugarrenik, nahiz eta Kode Zibilaren 314.1.artikuluak adin-nagusitasuna emantzipazioa dela esan, argitu behar da ez dela emantzipazio mota bat. Emantzipazioa, adin-nagusitasunaren eta adingabetasunaren arteko egoera bat delako hain zuzen ere.

Hala eta guztiz ere, adin-nagusitasunak ez du gaitasun osoa emango, epaiak ezgaia deklaratu badu adin txikikoa, hots, legeak zehazturiko arrazoi desberdinengatik, ezgaia aitortua izan bada adin-nagusitasuna lortu baino lehen. Hau da, ezgaituak izan diren umeen gaineko guraso-boterea jarraituko du seme-alaba adin-nagusitasunera heltzean. Eta ondorioz, berdina gertatuko da tutoretzaren kasuan tutoretzapekoan daudenekiko.

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte

16 urte

17 urte

18 urte

19 urte

20 urte

21 urte

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   What Is the Age of Majority?, Wisegeek.com, http://www.wisegeek.com/what-is-the-age-of-majority.htm. Noiz kontsultatua: 10 November 2011 .
  2.   Age of Legal Capacity (Scotland) Act 1991, Legislation.gov.uk, http://www.legislation.gov.uk/ukpga/1991/50/section/1. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  3.   Constitution of the Republic of Cuba 1992, Cubanet.org, 1959-01-01, http://www.cubanet.org/ref/dis/const_92_e.htm. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  4.   Culture of Cuba - traditional, history, people, clothing, women, beliefs, food, customs, family, social, marriage, men, life, population, religion, rituals, Cultural name, Everyculture.com, http://www.everyculture.com/Cr-Ga/Cuba.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  5. Interpol report on Kyrgyzstan
  6. Interpol report on Uzbekistan law
  7. http://www.interpol.int/Public/Children/SexualAbuse/NationalLaws/csaGibraltar.pdf
  8. Amnesty International Memorandum to United Nations Human rights Committee on Orphans and other children denied parental care (Note that an Interpol document states that the age of majority is 14, but this is contradicted within the document by the statement that minimum age for marriage is 18: Interpol report on Albanian law
  9.   American Samoa Code Annotated § 40.0401, Asbar.org, http://www.asbar.org/Newcode/Title%2040.htm#a401. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  10. Interpol report on Andorra law
  11.   Política - El Senado aprobó la ley de la mayoría de edad a los 18 años, Telam, 1980-01-01, http://www.telam.com.ar/vernota.php?tipo=N&dis=1&sec=1&idPub=169701&id=328561&idnota=328561. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  12. Interpol report on Armenia
  13.   The Age of Majority, Website of the Tangled Moon Coven, http://www.tangledmoon.org/majorityage.htm. Noiz kontsultatua: 2009-09-23 .
  14. Interpol report on Azerbaijan
  15. Interpol report on Bahamas
  16. Interpol report on Barbados
  17. Interpol report on Belarus
  18. Interpol report on Bosnia and Herzegovina
  19.   (PDF) clan:158, http://www.otac.ba/usr/101/files/FBiH_porodicni_zakon.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  20. a b   Susan Munroe, Age of majority, http://canadaonline.about.com/od/canadianlaw/g/ageofmajority.htm. Noiz kontsultatua: 2009-09-23 .
  21. Interpol report on Denmark
  22. Interpol report on Djibouti (Frantsesez)
  23.   World Law Direct, Age of Majority list, Worldlawdirect.com, http://www.worldlawdirect.com/forum/law-wiki/27181-age-majority.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  24. Indian Majority Act
  25.   Age of Majority Act, 1985, Oireachtas, http://www.irishstatutebook.ie/1985/en/act/pub/0002/print.html. Noiz kontsultatua: 3 August 2010 .
  26. http://www.tynwald.org.im/papers/hansards/2005-2006/kh07032006.pdf / Hansard, House of Keys, March 7, 2006, 699 K123
  27. Age of Majority (Jersey) Law 1999
  28. Republic Act No. 6809, December 13, 1989, Chan Robles Law library
  29.   The Citizens (Natural Persons), Russian-civil-code.com, http://www.russian-civil-code.com/PartI/SectionI/Subsection2/Chapter3.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  30.   Age of Majority in Sri Lanka, Lawnet.lk, http://www.lawnet.lk/process.php?st=2001Y3V66C&hword=%27%27&path=5. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  31.   Human Rights Wtach, ''Iran, Saudi Arabia, Sudan: End Juvenile Death Penalty'', Hrw.org, 2010-10-08, http://www.hrw.org/en/news/2010/10/09/iran-saudi-arabia-sudan-end-juvenile-death-penalty. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  32.   Federal Constitution of the Swiss Confederation, Admin.ch, http://www.admin.ch/ch/e/rs/101/a136.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  33.   Age of majority, Hmrc.gov.uk, 2011-06-28, http://www.hmrc.gov.uk/manuals/dmgmanual/html/DMG46001/10_0092_DMG47063.htm. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  34.   Age of Majority Act (Northern Ireland) 1969, Legislation.gov.uk, 2011-05-26, http://www.legislation.gov.uk/apni/1969/28/contents. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  35. a b   Mississippi Age of Majority Law - Age of Majority - Minors, Minors.uslegal.com, 1976-07-01, http://minors.uslegal.com/age-of-majority/mississippi-age-of-majority-law/. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  36.   Section 26-1-1 — :: Chapter 1 — GENERAL PROVISIONS. :: Title 26 — INFANTS AND INCOMPETENTS. :: 2006 Alabama Code :: Alabama Code :: US Codes and Statutes :: US Law :: Justia, Law.justia.com, 1975-07-22, http://law.justia.com/codes/alabama/2006/19865/26-1-1.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-29 .
  37. http://likms.assembly.go.kr/law/jsp/law/Law.jsp?WORK_TYPE=LAW_BON&LAW_ID=A1474&PROM_NO=10645&PROM_DT=20110519&HanChk=Y
  38. http://www.interpol.int/Public/Children/SexualAbuse/NationalLaws/csaJapan.asp
  39. Interpol report on Bahrain
  40. Ordonnance 62-041 du 19 septembre 1962 relative aux dispositions générales de droit interne et de droit international privé