Adinaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bibliako adinaton ezagunaren ilustrazioa: gamelua orratzaren begitik igarotzen.

Adinatona hiperbole formako figura erretoriko bat da, ezintasun guztizkoa iradokitzen duen hiperbole osoa. Hitza grezieratik dator: ἀδύνατον (adynaton), "ezin, ezinezkoa" ( a-, "gabe" + dynasthai, "posible edo indartsua"). [1]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinezko zerbait adierazteko erabiltzen da adinatona, esate baterako Soñé que la nieve ardía jota nafarrean bezala: maitatua zela amets egin zuen maiteminduak, elurrak su hartzen zuela amets egitea bezalakoa zelarik sentipena[2][3].

Ebanjelioetako adinaton ezaguna da Jesusen esaldi bat, orratzaren begiari eta gameluari erreferentzia egiten diona[4]:

« Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. »

Elizen Arteko Biblia, Lukas 18, 24-25[5]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ἀδύνατος, Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, on Perseus
  2. Erro, Angel. «Itsasoa sutan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Raíces Navarras - Letra de Soñé que la nieve ardía - ES» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  4. (Gaztelaniaz) Massone, María Ignacia. (2009). Lumini orationis: Glosario de figuras retóricas. Libros en Red, 52 or..
  5. Elizen Arteko Biblia (euskaraz). Lk 18, 22-24. (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]