Edukira joan

Adine Riom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adine Riom

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexandrine Louise Claudine Broband
JaiotzaLe Pellerin, 1818ko urriaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNantes, 1899ko abuztuaren 28a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea eta salonnièrea
KidetzaSociété des gens de lettres
Izengoitia(k)comte de Saint-Jean eta Louise d’Isole

Adine Riom, jaiotzez Alexandrine Louise Claudine Broband (Le Pellerin, 1818ko urriaren 25a – Nantes, 1899ko abuztuaren 28a)[1], Louise d'Isole eta Comte de Saint-Jean izengoitiz ere ezaguna, frantziar eleberrigile, poeta eta antzerkigilea izan zen[2].

Alexandrine Broband Le Pellerinen jaio zen 1818ko urriaren 25ean. Bere aita, Louis Broband, Pauline Bonaparteren bizkartzaina zen[1].

22 urte zituela, Alexandre Eugène Riom notario nantestarrarekin ezkondu zen eta Nantesko Delorme bulebarrera joan zen bizitzera[1]. Literatur saloi bat antolatu zuen etxean, eskualdeko idazle asko erakarri zituena: Joseph Rousse, Émile Péhant, Eugène Lambert, Eugène Manuel, Émile Blin, Honoré Broutelle, Louis Tiercelin eta Olivier de Courcuff[3].

Hainbat poesia bilduma argitaratu zituen, Comte de Saint-Jean eta Louise d'Isole izengoitiak erabiliz[4]. Garaiko kritikariek, Victor Hugok eta Alphonse de Lamartinek tartean, ondo hartu zuten bere poesia[1]. Hiru eleberri ere idatzi zituen. La France littéraire, La Revue contemporain, La Revue de Bretagne et de Vendée eta beste hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen[2]. 1884an argitaratutako XVII. mendeko bretainiar poeten antologia prestatzean ere parte hartu zuen[3].

Adine Riom 1899ko abuztuaren 28an hil zen Nantesen[4]. 2020az geroztik, Le Pelleringo kultur espazio batek bere izena darama[4].

Eleberriak
  • Le serment, ou La Chapelle de Bethléem (1855)
  • Mobiles et zouaves bretons (1871)
  • Michel Marion, épisode de la guerre de l'indépendance bretonne (1879)
Poemak eta antzezlanak
  • Oscar (1850)
  • Reflets de la lumière (1857)
  • Flux et reflux (1859)
  • Passion (1864)
  • Après l'amour (1867)
  • Merlin (1872)
  • Histoires et légendes bretonnes (1873)
  • Salomon et la reine de Saba, légende orientale (1873)
  • Fleurs du passé (1880)
  • Le Chêne, rêve (1880)
  • Légendes bibliques et orientales (1882)
  • Les Adieux, poésies bretonnes (1895)
  • Les Oiseaux des tournelles
  • Les femmes poètes bretonnes
Antologia
  • Anthologie des poètes bretons du 17me siècle (1884)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Frantsesez) «Pourquoi Adine Riom ?» Le Pellerin (kontsulta data: 2025-01-03).
  2. 1 2 (Frantsesez) «Adine Riom (1818-1899)» BnF (kontsulta data: 2025-01-03).
  3. 1 2 (Frantsesez) «Le Pellerin. Qui était Adine Riom ?» Presse Océan 2020-01-14 (kontsulta data: 2025-01-03).
  4. 1 2 3 (Frantsesez) «Le Pellerin. L’espace culturel baptisé Adine-Riom» Ouest-France 2020-02-05 (kontsulta data: 2025-01-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]