Adingabeen Epaitegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adingabeen Epaitegia
Datuak
Izen laburraTE
MotaAuzitegia

Zigor-zuzenbiden, adingabeen epaitegi edo auzitegia izaera bereziko organo judizial bat da, adingabeen erantzukizuna epaitzeko gaitasuna duena.

Figura ezarrita dagoen antolamendu juridikoetan, adingabeen auzitegiak adingabeentzat ezartzen diren arau penal espezifikoak aplikatu behar ditu, jarduteko gaitasun txikiagoa dutelako eta gizarteratzeko aukera handiagoa dutelako.

Aurrekari historikoak Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian Adingabeen Epaitegien pareko ezagutzen den lehen erakundea Fuge et Pare d’Orfens (Umezurtzen Sendatzailea eta Aita) da. Pedro IV. erregeak sortu zuen, 1337an, Valentzian. Kaleetatik zebiltzan adingabe eskale, umezurtz edo babesgabeak biltzen zituen erakunde horrek, eta lanbide bat ikasteko beharrezko prestakuntza jasotzeko hartzen zituen. Delituengatik akusatutako adingabeak ere epaitzen zituen.[1]

Era horretako erakundeei gizarte-diziplinaren zentzua eman nahi zitzaien. Lehen urteetan ez zuen autonomia juridikorik, justizia zibilaren mende. Geroago, 1407an, Martin I.a erregeak ahalmen osoa eman zion adingabeen delitu-arloan, eta Umezurtzen Epaitegi edo Auzitegia ezarri zen.[1]

Pare d’Orfens erakundea Aragoin, Valentzian eta Nafarroan ibili zen 1794 arte, urte horretan Karlos IV.ak kanporatu baitzuen.[1]

Egun, Espainian, 12ko 5/2000 Lege Organikoa da, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena, 14 urtetik gora eta 18 urtetik beherako nerabeei zuzenduta dago..[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Tribunal de menores. 2020-12-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  2. «BOE.es - BOE-A-2000-641 Ley Orgánica 5/2000, de 12 de enero, reguladora de la responsabilidad penal de los menores.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]