Aditz laguntzaile
Adizki perifrastikoetan, adizki nagusiaren ondoan ezartzen den adizki trinkoari dagokion aditza. Adibidez, <etorri da> eta <esan du> adizki perifrastikoetan, da eta du adizki trinkoak IZAN eta *EDUN aditz laguntzaileen adizkiak dira, hurrenez hurren. Euskara batuan lau dira: IZAN, *EDIN, *EDUN eta *EZAN.
Adizki perifrastikoak osatzeko, adizki nagusia, bere aspektu-markekin, eta adizki laguntzailea behar dira. Gogoan izan, dena den, adizki laguntzaile horiek, azken batean, IZAN, *EDIN, *EDUN eta *EZAN aditzen jokoa besterik ez direla, haiek baitira euskara batuak darabiltzan aditz laguntzaileak.
IZAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NOR jokoa
NOR-NORI jokoa
*EDIN[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NOR jokoa
NOR-NORI jokoa
*EDIN-en orainaldiko forma ez-ahalak ezker-eskuin marratxo bat dutela ageri dira laukian. Horrek esan nahi du adizkia, egiazki, hor ematen dena dela; dena den, adizkiok perpaus txertatuetan bakarrik erabiltzen direnez, atzizkiren batez (-en edo -ela) edo aurrizkiren batez (ba-) hornituak agertzen dira. Baina beti ere kontuan izan eror nadin, eror nadila nahiz eror banadi, adizki bat eta bera direla: etor + nadi. Aldea atzizki-aurrizkietan dago. Hain zuzen, gauza bera gertatzen da nago, banago, nagoen eta nagoela formekin: aditza bera da denetan, hots, nago. Erantsi zaizkion menderakuntza-markak desberdinak dira.
*EDUN[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NOR-NORK jokoa
- NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:
NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona
Parentesi artean ezarri den (z) hori -it- pluralgilearekin batera agertuko da, ondoren -KE edo -TE badarama. Hots: nituen, baditu… baina nituzke, balituzte, etab., ez *nituke, *balitute.
NOR-NORI-NORK jokoa
Hor ere, NOR 3. pertsonakoa denean bakarrik gauzatzen dira adizkiak. Teorian, HARK-NI-ZURI bezalakoak zilegi izan arren, legozkiekeen formak ez dira erabiltzen. Bestalde, nori zutabeko DA eta A/NA, -T eta -K/-N dira adizkia hor amaitzen bada.
*EZAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NOR-NORK jokoa
- NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:
NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona
Parentesi arteko (e) eta (it) morfemek esan nahi dute bietakoren bat hautatu behar dela adizki egokia osatzeko: nor singularra denean, e, eta nor plurala denean, it. Adibidez, zezan, baleza, etab. baina zitzan, balitza, etab.
NOR-NORI-NORK jokoa
Nor pluralean, zki markaren ondoren nori 3. pertsonako iO edo iE marka badator, -i- bakarra geratuko da: geniezaioke baina geniezazkioke (ez, *geniezazkiioke).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.