Edukira joan

Adjubante

Wikipedia, Entziklopedia askea

Immunologian, adjubante esaten zaio txerto batekiko erantzun immunitarioa handitzen edo modulatzen duen substantziari. Adjubante hitza latineko adiuvare hitzetik dator, eta lagundu edo sorotsi esan nahi du.

Adjubanteak emateak immunitate-sistemari laguntzen dio bere lana egoki egiten. Immunitate-sistemaren erantzun hasarazten, areagotzen eta gidatzen laguntzen dute. Sistemaren erantzuna indartzeaz gain dosi txikiagoak usatzea ahalbidetzen dute. Adjubanteak ezinbestekoak dira sistema immunitarioan txertoaren memoria ezarri nahi bada[1].

Adjubanteak klase askotakoak dira, etsenplurako azido folinikoa eta aluminio-gatzak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tizard,, Ian. (2009). Veterinary Immunology, an Introduction. Saunders Elsevie, 265-268 or..