Admiral Clarey Bridge
| Admiral Clarey Bridge | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 21°22′09″N 157°56′39″W / 21.3692°N 157.9442°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1998ko apirilaren 15a |
| Inaugurazioa | 1998ko apirilaren 15a |
| Arkitektura | |
| Materiala(k) | hormigoia |
| Dimentsioak | 1.424 ( |
| Gurutzatzen du | Pearl Harbor |
| Zubibegiak | 30 |
Admiral Clarey Bridge (euskaraz: «Clarey almirantearen zubia») edo Ford Island Bridge, Hawaii uhartediko Oahu uhartean dagoen zubi flotagarria da. Pearl Harboreko itsas-portuan dagoen Ford uhartea hiriarekin lotzen du.
Munduko zati flotagarri handiena da eta mugikorra denez itsas-portura sartu nahi duten itsasontzi handiak igarotzea baimentzen du, gerraontziak eta hegazkin-ontziak, besteak beste.[1]
Ford uhartean bizi diren estatubatuar militarren familiak hiriaren erdigunea igarotzeko funtzioa du. 5.500 autok zeharkatzen dute egunero.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bernard A. Clarey Estatu Batuetako Itsas-armadako almirantearen izena darama.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez ferryek egiten zuten ibilbidea ordezkatu zuen zubi horrek. Hasierako ideia 1967an sortu bazen ere 1996ko urtarrilaren 10ean abiatu zituzten lanak eta 1998ko apirilaren 15ean inauguratu zen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hormigoiz egindako zubia da, 1.424 metroko luzera duena. Guztira 30 zubibegi ditu eta erdialdean flotagarria eta mugikorra den 280 metrotako tarte bat du.
13 metrotako zabalera du eta autoentzako errepidea igartzen da bertatik, Kamehameha autopistarekin lotuz.
Ekitaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ford uhartea militarren familien uharte pribatua bada ere, izaten dira hainbat ekitaldi zubia hartzen dutenak, adibidez 10k Bridge Run lasterketa.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Engineering news-record | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-07-10).
- ↑ Clark, John R. K.. (2002). Hawai'i Place Names: Shores, Beaches, and Surf Sites. University of Hawai'i Press, 4 or. ISBN 0-8248-2451-2..
- ↑ «21st Annual Ford Island Bridge Run sponsored by USAA» jbphh.greatlifehawaii.com (kontsulta data: 2026-07-10).
