Adnan Khashoggi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adnan Khashoggi
AdnanKhashoggi06.JPG
Bizitza
Jaiotza Meka1935eko uztailaren 25a
Herrialdea  Saudi Arabia
Heriotza Lambeth2017ko ekainaren 6a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Victoria College
California State University, Chico
Jarduerak
Jarduerak arms traderra eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
IMDb nm2313128

Adnan Khashoggi (arabieraz: عدنان خاشقجي‎, /ʕædˈnæːn xæːˈʃuqdʒiː/; Meka, 1935ko uztailaren 25-Londres, 2017ko ekainaren 6)[1] enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saudi Arabiako Mekan jaioa, etnia turkiarraren partaidea zen. Aitak oso maila ona zuen Saudi Arabiako errege-familiako medikua izan baitzen. Khashoggik Stanford Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen eta laster mendebaldeko zein arabiako eliteekin oso harreman onak izan zituen. Amerekitekako Estatu Batuetan eta Egipton ere ikasi zuen. 1960an Sandra Daly-rekin ezkondu zen; emakumea islamera egin zen, Soraya Khashoggi izena hartuz. 1980an berriro ezkondu zen, Laura Biancolini italiarrarekin, eta honek ere islamera egin zuen. Bizitzan zehar eskandalu eta ekintza biolentoekin lotura zuzena izan zuen, Iran-Contra eta Lockheed eskandaluaren afereekin, besteak beste.[2] 1988an, Suitzan atxilotu zuten eta espetxean ere egon zen Filipinetako Ferdinand Marcos diktadorearekin negozio ilegalak izateagatik.

Nahiz eta bere biografia izan, erabateko inpunitatean bizi zen ondoren. Esaterako Espainiako Marbellan etxetzar bat zuen eta udara oro Puerto Banúsen atrakatzen zuen bere yate, Nabila izenekoa. Londreseko St. Thomas Hospitalean hil zen 2017an, Parkinsonen gaixotasunerako tratamendurako ospitalaren sail batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]