Paronimia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adnominazio» orritik birbideratua)

Paronomasia, paranomasia (latinetik, paronomasĭa, eta hau grezieratik παρονομασία), paronimia ere deitua eta batzuetan prosonomasia ere bai. Paronomasia figura erretoriko fonikoa da, paronimoak elkarren ondoan erabiltzean datza, hau da itxura foniko bereko bi hitz elkarren ondoan. Itxura foniko bereko hitzak baina esanahi oso bestelako hitzak izan behar dute, hitz joko bat sortzeko.

Bi hitzen artean paronimia dagoela esaten da bi hitzek antzeko itxura fonetiko-fonologikoa dutenean baina bi hitzen artean, esanahi aldetik, inolako harremanik ez dagoenean.

Hizkuntza guztietan gertatzen den fenomenoa da. Euskaraz ere bai. Itxura aldetik antzekoak diren bi hitzak paronimoak direla esaten da.

Euskal paronimo batzuk, adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • hasi/hazi
  • ari/hari
  • eruditu/iruditu
  • ikusi/ikasi
  • izena/izana
  • aditua/aritua
  • frogatu/probatu

Horra paronimian oinarritutako hitz-joko bat:

  • Mikel Zarate - Haurgintza minetan. "Zuok pekatariok, izenez katolikoak baina izanez katilukoak..."

Izena/izana; katoliko/katiluko, paronimian oinarrituriko hitz-jokoa.

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.