Adolf Dassler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolf Dassler

Bizitza
JaiotzaHerzogenaurach1900eko azaroaren 3a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHerzogenaurach1978ko irailaren 6a (77 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Käthe Dassler (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, politikaria eta moda-diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Adidas
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm1766984 Find a Grave: 154566345 Edit the value on Wikidata

Adolf Adi Dassler (1900eko azaroaren 3a, Herzogenaurach, Bavaria1978ko irailaren 6a, Herzogenaurach, Bavaria) alemaniar kirol oinetakogile eta enpresaburu bat izan zen. Nagusiki Adidas alemaniar kirol enpresaren sortzailea izateagatik ezaguna da. Rudolf Dassler kirol zapatagile eta enpresaburuaren anaia zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez okin gisa lanean hasi bazen ere, Lehen Mundu Gerratik itzuli bezain azkar amaren garbilekuan bere kirol oinetakoak egiten hasi zen. Txiki-txikitatik zapateekiko zaletasuna erakutsi zuen. Bere aita Christopherrek zapata lantegi batean lan egiten zuen, eta burdinola batean atletismorako kirol oinetakoak josten zituzten Zehlein anaiek Adolfi bere kirol oinetako negozioa ireki zezan lagundu zioten, Adidas.

1924ean bere anaia Rudolf Dassler negoziora elkartu zitzaion. Berlin hirian ospatu ziren 1936ko Udako Olinpiar Jokoetan Adidasek urrezko lau domina irabazi zituen Jesse Owens estatubatuar atleta ekipatu zuen.

1933-1945 artean euren enpresak nazientzako lanean jardun zuen. Bigarren Mundu Gerra ostean, anaien desadostasunak zirela eta, Rudolfek enpresa laga eta bere enpresa sortu zuen, Puma, Adidasen lehiakide zuzena izango zena.

Gerra ostean Adidasek mundu mailako kirol merkatuan hedatzeko jarduerari ekin zion. 1973an Adolfen semea zen Horst Dasslerek igeriketarako kirol ekipamendua ekoizten duen Arena marka sortu zuen.

1978an Adolf Dassler hiltzean, haren seme Adolfek eta Käthe emazteak enpresaren zuzendaritzaren ardura jaso zuten. 1989an Adidas elkarte anonimo bilakatu zen, baina 1995. urterarte enpresa Dassler familiaren jabetzakoa izaten jarraitu zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Dassler Aldatu lotura Wikidatan