Adolf Muschg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Adolf Muschg
Adolf Muschg, 2008.jpg
Bizitza
Izen osoa Friedrich Adolf Muschg
Jaiotza Zollikon1934ko maiatzaren 13a
Herrialdea  Suitza
Familia
Ezkontidea(k) Hanna Johansen
Atsuko Kanto
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea idazlea, literatura kritikaria eta poeta
Enplegatzailea(k) International Christian University
Jasotako sariak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Academy of Sciences and Literature
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
Sinesmenak
Alderdi politikoa Social Democratic Party of Switzerland
IMDb nm1176182
adolfmuschg.com/
Adolf-muschg-2010-ffm-001.jpg

Adolf Muschg (Zollikon, 1934ko maiatzaren 13a) suitzar idazle eta literatura irakaslea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles Filologia, Aleman Filologia eta Filosofia Zürich eta Cambridgeko Unibertsitateetan ikasi zituen[1]. Japonian, Amerikan eta Alemanian ibili ondoren, Zurichera itzuli zen, hiri horretako Unibertsitate Politeknikoko Literatura Alemaniarreko katedran aritzeko. Alderdi Sozialdemokratikoko kide zen, eta konstituzioa berrikusarazi zuen. 1975ean, legebiltzarrerako aurkeztu zen. Lehenengo eleberria Im Sommer des Hasen (1965, Erbiaren udan) izan zen. Gaur egungo gizarteari eta 68ko ondorioei buruzko bi satira idatzi zituen, Gegenzauber (1967, Sorginkeriaren kontrakoa) eta Mitgespielt (1969, Erdizka jokatua), eta, gero, 68aren ondorioak jasaten dituen Suitza aurkezten zuen, Albissers Grund (1974, Albissersen arrazoiak) lanaren bidez. Baiyun oder die Freundschaftsgesellschaft (1980, Baiyun edo lagunartearen gizartea) lanean, Txinan dagoen suitzar-talde baten esperientziak kontatzen ditu; taldeko horretako kide bat hil egiten da bat-batean, eta gainerakoak erruduntasunari eta akatsei buruz egiten dute gogoeta. Muschgek hainbat eleberri idatzi ditu, banpiroei buruzko Das Licht und der Schlüssel (1984, Argia eta giltza), besteak beste, eta baita saiakerak, antzerkia eta irratsaioak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adolf Muschg Suhrkamp.de
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Muschg Aldatu lotura Wikidatan