Adolfas Ramanauskas
| Adolfas Ramanauskas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | New Britain, 1918ko martxoaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Vilnius, 1957ko azaroaren 29a (39 urte) |
| Hobiratze lekua | Antakalnis Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Klaipėda Pedagogical Institute (en) |
| Hizkuntzak | lituaniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea |
| Jasotako sariak | |
| Gradua | koronel |
Adolfas Ramanauskas (New Britain, Connecticut, 1918ko martxoaren 6a – Vilnius, 1957ko azaroaren 29a) lituaniar irakasle, militar, partisano eta politikaria izan zen.
Ramanauskas Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen 1918an, Lituaniara 1921ean itzuli zen familia lituaniar batean. 1939an Kaunasko Gerra Eskolan sartu zen eta 1940an graduatu zen Sobietar Batasunak Lituania okupatu aurretik. 1941ean, sobietarren aurkako ekainean izandako altxamenduan parte hartu zuen, naziek Lituania inbaditu ondoren.
Alemaniar okupazioan Ramanauskasek matematika, hizkuntza eta gorputz hezkuntzako irakasle gisa lan egin zuen.
1945 eta 1952 bitartean Ramanauskas sobietarren aurkako gerrilla gerra bat burutu zuten partisano lituaniarren kidea izan zen. Koronel maila lortu zuen eta 1952an Lituaniako Askatasunaren aldeko Borrokalarien Batasunaren buru zen Jonas Žemaitisen oinordeko bihurtu zen.
Ramanauskas klandestinitatean bizi izan zen 1956ko azaroan salatu zuten arte. KGBk atxilotu eta torturatu egin zuen. 1957an exekutatu zuten.
Lituaniaren indrpendentziaren ondoren, Ramanauskasek hainbat ohore eta omenaldi jaso zituen hil ondoren. Brigadier jeneral izendatu zuten, eta Vytisen Gurutzearen Ordenarekin kondekoratu zuten. 2018an bere gorpuzkiak ohorez lurperatu ziren eta parlamentuak ofizialki lituaniar estatuburu bezala onartu zuen.