Adolfo Castaños

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolfo Castaños
Bizitza
JaiotzaBartzelona1954ko irailaren 7a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaEibar2021eko martxoaren 9a (66 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Adolfo Castaños Garrofé (Bartzelona, 1954ko irailaren 7a-Eibar, 2021eko martxoaren 9a) gaztelaniaz aritu zen idazle, poeta eta ekintzaile kataluniarra izan zen. Euskal Herriarekin lotura berezia izan zuen. Maria Angeles Igartua eibartarrarekin ezkonduta zegoen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adolfo Castaños Garofé 1954ko irailaren 7an jaio zen Bartzelonan, erbesteratu anarkisten familia batean. Bere hezkuntza, eskola eta batxilergoaren ondoren, autodidaktikoa izan zen, etengabeko ezagutzaren bilaketan oinarritua. Hamazazpi urterekin hasi zen poesia idazten, eta hiru urte geroago egin zuen lehen argitalpena. 1974an, María Ángeles Igartuarekin ezkondu zen, eta harekin bikote literarioa egin zuen hil zen arte. Harreman hori, Maria Angeles Igartua euskal jatorrikoa izanik, Euskal Herriarekin eta frankismo eta trantsizio garaian hemen izan ziren mugimendu politikoekin lotu zuen. Erretiroa hartu ondoren, 2014an, denboraldi luzeak ematen zituen Eibarren.

Maria Angelesekin ezkondu ondoren, 1975ean, senar-emazteek Bartzelona utzi eta Madrilera joan ziren. Han, Castañosek bere lehen liburua argitaratu zuen, poesia errezitaldiak eta literatur topaketak egiten hasi zen, eta langile mugimendu libertarioarekin lotu zen. 1981ean, A Coruñara joan ziren bizitzera, handik urte batzuetara Bartzelonara itzultzeko. Han, beste anarkista batzuekin batera, emaztearekin eta alabarekin batera, auzoko Ateneo libertario bat sortu zuen Bartzelonan. Baita León Felipe talde poetikoaren sortzaileetako bat ere izan zen; talde horrekin errezitaldi poetikoak antolatu zituen Bartzelonan, Salamancan, Madrilen, Santanderren, Zaragozan eta Euskadin, ateneoetan, pentsiodunen etxeetan, bizilagunen elkarteetan eta okupa-etxeetan.

Bere lana 50eko poeten belaunaldiarekin lotzen da, 68koarekin baino gehiago, adinaren arabera egokituko litzaiokeenarekin. Eragin ezberdinak izan zituen, horien artean Antonio Machado, Jaime Gil de Biedma edo José Agustín Goytisolo. Poesia eta kultur dibulgazioko artikuluak idatzi zituen hainbat komunikabidetan.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La libertad y el desarraigo, 1997.[1]
  • Ahora que dicen que viene un tiempo nuevo
  • La Barcelona rebelde. Guia de una Ciudad silenciada. Abel Rebollo, Abel eta Abel Pazekin elkar lanean egina. Octaedro, 2004, 315 or. ISBN: 9788480636285.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]