Adra (ibaia)

Koordenatuak: 36°44′20″N 2°58′44″W / 36.738925°N 2.979011°W / 36.738925; -2.979011
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adra (ibaia)
Motaibai eta ur-laster
Geografia
Map
Koordenatuak36°44′20″N 2°58′44″W / 36.738925°N 2.979011°W / 36.738925; -2.979011
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
IturburuaPuerto de La Ragua (en) Itzuli
Bokalea
()
Mediterraneoa

Adra hego-ekialdeko Espainiako ibaia da. Sierra Nevadan jaioa, Mediterraneo itsasoan itsasoratzen da, izen bereko udalerritik gertu. 49 kilometroko ibilbidea du eta, neurri batean, Almería eta Granadako probintzien arteko muga naturala da.

Adra ibaiak, mendebaldetik, Gador mendilerroa inguratzen du. Ibaiadar ugari ditu, ezkerrekoak Gador mendilerrotik datoz, eta eskuinekoak, Sierra Nevadatik. Darrícal herritik igarotzean, Verde deitzen da, eta, Tajos del Cejor igarotzean, Rio Chico ibaiadarra elkartzen zaionean, Río Grande de Adra deitzen da. Kareharrizko lurretan ibiltzen da, eta arroila sakonetan sartzen da.

Bere ertzetan zurzuria, tamarizak eta sahatsak daude eta bere uretan fartet (aphanius iberus edo lebias ibera) arraina, galzorian dagoen arrain endemikoa. Garrantzi ekologikoa zuenez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten. Beninarreko urtegiak bere urak biltzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.