Adriaen van der Werff
Adriaen van der Werff | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rotterdam, 1659ko urtarrilaren 21a | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Rotterdam, 1722ko azaroaren 12a (63 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, eskultorea, copper engraver (en) eta artista bisuala | ||
Lantokia(k) | Rotterdam Düsseldorf eta Rotterdam | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | Barrokoa | ||
Genero artistikoa | erretratua |
Adriaen van der Werff (Kralingen, 1659ko urtarrilaren 21a - Rotterdam, 1722ko azaroaren 12a), Herbehereetako margolari, arkitekto, eskultore eta ganberako margolaria. Herbehereetako urrezko aroan kokatzen da bere obra.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kralingen jaioa, Roterdametik gertu, Eglón van der Neer margolariaren ikaslea izan zen. Konde Palatinatuak, bere estiloak erakarrita, pentsioa eman zion eta aitoren semearen titulua eman zion. Dusseldorfen lan egin zuen. Pieter van der Werff (1661-1722), bere anaia txikia, bere ikasle izan zen. Kondea hil zenean, dirurik ez zegoenez, pobrezian gelditu zen.
Balorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adriaen van der Werffek orokorrean margolan txikiak egin zituen. Bere lanak mitologiarekin eta egunerokotasunarekin lotuta zeuden. Erretratugile bezala ere ospe handia izan zuen. Bere ospea XIX. mendean jaitsi egin zen zeren eta kritikari batzuen ustez Herbehereetako naturalismoaren tradizioari uko egin baitzion. Ondorioz, bere lan gehienak ezkutatu eta gorde ziren.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cornelis Gerard Fagelen erretratua (1694), Rijksmuseum Twenthe.
- John Churchill, Marlborough dukearen erretratua (1650-1722), (1704), Uffizi Galeria.
- Venus eta Kupido (1709), Nottingham Castle Museum and Art Gallery.[2]
- Noli me tangere, (1719)
- Adan eta Eba, Louvre.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
John Churchill, Marlborough dukearen erretratua.
-
Noli me tangere (1719).
-
Ninfak dantzatzen (1720), bere anaiaren laguntzaz margotuta.
-
Adan eta Eba (c. 1711)
-
Artzain bikotea (1689).
-
Parisen zina (1716).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Adriaen van der Werffen margolanak.
- 1659ko jaiotzak
- 1722ko heriotzak
- Rotterdamdarrak
- Herbehereetako urrezko aroaren margolariak
- XVII. mendeko margolariak
- XVIII. mendeko margolariak
- XVII. mendeko eskultoreak
- XVIII. mendeko eskultoreak
- XVII. mendeko arkitektoak
- XVIII. mendeko arkitektoak
- Mitologiaren margolariak
- Biluzi artistikoaren margolariak
- Margolari erretratugileak