Adrian Smith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adrian Smith
Adrian Smith 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Hackney1957ko otsailaren 27a (61 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, musikaria, kantugilea, musikagilea eta margolaria
Genero artistikoa heavy metala
traditional heavy metala
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea EMI
Sanctuary
IMDb nm1281268
http://www.ironmaiden.com

Adrian Frederik Smith (Londres, 1957ko otsailaren 27a - ) Iron Maiden britaniar heavy metal taldeko hiru gitarra-joleetako bat da, eta koroak ere egiten ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iron Maiden-en sartu baino lehen, bere lagun batzuekin “Urchin” izeneko talde txiki batean jotzen zuen, baino ez zuten arrakasta handirik. Dennis Stratton-ek Maiden utzi zuenean Smith sartu zuten eta “Killers” albuma prestatzen hasi ziren. Smith-ek hasieratik talentu handia erakutsi zuen. Japoniar bira arrakastatsu baten ondoren taldean aldaketak gertatu ziren.

Paul DiAnnok taldea utzi behar izan zuen droga kontuengatik eta Bruce Dickinson sartu zen bere ordez. Berehala ”The number of the beast” hasi ziren grabatzen. Diska honetan hasi zen Smith abestiak idazten. Konkretuki, “The Prisioner”,”22 acation avenue” eta “Gangland” izan ziren. Abesti onak ziren baino Harris-en “Run to the hills”, “Hallowed be thy name” eta “The number of the beast”en aurrean ez zuten merezi zuten protagonismoa hartu. 1983an “Pice of mind” grabatu zuten. Honetan ere hiru abesti egin zituen,”Sun and steel”,”Flight of Icarus” eta “Die with your boots on”. Hurrengo diska “Powerslave” izan zen. Disko honetan bi abesti bakarrik idatzi zituen baina haietako bat, oraindik jotzen duten “2 minutes to midnight” da. Bestea “Back in the village”, baino hau ez da hain famatua. Disko honen ondoren izugarrizko bira mundiala egin zuten eta “Live after death” zuzeneko diska eta bideoa grabatu zuten. Espainiar estatuko kontzertu bakarra Donostiako belodromoan izan zen.

1986ean grabatu zuten diska “Somewhere in time” izan zen, eta seguru aski Smithen abesti onenak hemen daude. Berak bakarrik konposatu zituen hiru abesti agertzen dira, “Sea of madness”, gitarra solo bikaina duen “Stranger in a strange land” eta Maidenen abestirik famatuenetako bat, “Wasted years”. Smithek esan zuen elkarrizketa batean “Somewhere in time” eta “Brave new world” bere diskorik gustokoenak zirela. 1987an “Seventh son of a seventh son” agertu zen. Berriro ere Smith-en hiru abesti agertzen dira. Duela gutxi berreskuratu duten “Moonchild” eta jotzen utzi ez dituzten “Can I play with madness” eta “The evil thatmen do”. 1988an beste bira garrantzitsu bat egin zuten, 1989. urtean ahal bezain kontzertu gutxien egiteko. Urte honetan Smithek A.S.A.P. diskoa grabatu zuen Urchin-eko lagunekin. Izenburuak bi esanahi ditu, “Adrian Smith And Prodjet” edo ingelesez,” As Soon As Posible” (ahalik eta azkarren). 1990ean “No prayer for the dying” diska grabatzen hasi ziren baino Smith-ek Harris-i esan zion ez zegoela ehuneko ehunean eta taldea uztea erabaki zuen. Hala ere, “Hooks in you” abestia utzi zuen diskarako.

Iron Maiden-etik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992. urterarte gutxi gora bera ez zen Smith-en arrastorik izan. Urte hortan “The Untouchables”en “City of dreams” abestia argitaratu zen. Urte berean, Maidenek “Monsters of Rock” festibalean “Running Free” abestia jotzera gonbidatu zuen eta honek onartu. 1996 arte berriro ere ez zen inon agertu.”Psycho Motel” taldea sortu zuen eta bi diska argitaratu zituzten, “State of mind”(1996) eta “Welcome to the World”(1997). Bi diska hauek “A.S.A.P.” eta “City of Dreams” baino askoz heaviagoak dira. 1998an Bruce Dickinson-en taldean sartu zen (honek 1993an utzi zuen Iron Maiden) eta bi studio disko grabatu zituzten batera, “Chemical wedding” eta “Accident of birth”, geroago “Scream for me Brazil” zuzeneko diska argitaratu zuten.

Iron Maiden-en itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, Smith eta Bruce Dickinson, biak itzuli ziren Iron Maiden-era. Smith-ek hasiera batean ezetz esan zuen, ez zitzaion bidezkoa iruditzen Gers-ek (Smith-en ordezkoak) taldea uztea baino Harrisek hiru gitarjole nahi zituela esan zuen eta orduan esan zuen baietz. Era berri hontako lehenengo diska “Brave new world” izan zen 2000.urtekoa. Smith-ek bi abesti idatzi zituen honetan, “The fallen angel” eta Grammy batera nominatua egon zen “The wicker man”. Diska ondoren etorri zen biran kontzertu bat CD eta DVDan grabatu zuten, “Rock in Rio” 2001ean. 2003an beste studio diska bat agertu zen, “Dance of Death” izenekoa. Honetan, Smith-ek bost abesti idatzi zituen, “Wildest dreams”, ”New Frontier”, ”Face in the sand”, “Journeyman” akustikoa, eta diskako abestirik onenetako bat, “Paschendale”. Hurrengo biran ere CD eta DVD bat grabatu zuten zuzenean, “Death on the road” izenekoa.

“A matter of life and Death” izan zen hurrengo diska, 2005ean argitaratutakoa. Honetan, azkenekoan bezala, Smith-en aportazioak garrantzi handikoak izan ziren. Izan ere, diskoa irekitzen duen “Different world” abestian eta “These colours don’t run”, ”Brighter than a thousand suns”, “The longest day”, eta ”Lord of light” abestietan ikaragarriak izan ziren Smith-en ekarpenak. Azken urteak biraz-bira igaro dituzte (azken diskako biran eta errekopilatorio biretan). Azken lanak "Flight 666" dokumentala eta zuzeneko kontzertua, "The Final Frountier" (2010) eta "From Fear to Eternity" (1990-2010 errekopilatorioa) izan dira.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Death on the road” diskan, “Brave new world” abestia beste batzuen artean Smith-ena dela jartzen du.
  • “Flight 666” dokumentalean “Revelations” abestia Bruce Dickinson eta Adrian Smith-en artean idatzia dagoela esaten du.
  • 2009an Jackson konpaniak bi Adrian Smith Signature desberdin saltzen hasi ziren.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiden-ekin:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste talde batzuekin:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruce Dickinson:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chemical wedding
  • Accident of birth

Zuzenean:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Live after death (1985)
  • Live at Donington (1992)
  • Rock in Rio (2001)
  • Death on the road (2003)
  • The early years (2005)
  • Live at Ullevi (2005)
  • Live at Download Festival (2007)
  • The Number of the beast (Classic Albums)
  • Flight 666(2009)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adrian Smith Aldatu lotura Wikidatan