Edukira joan

Adriana Pous

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriana Pous

Bizitza
JaiotzaMontevideo, 1965 (60/61 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea eta pedagogoa

Adriana Pous (Montevideo, Uruguai, 1965) Dantzaz konpainiako zuzendari artistikoa da.[1]

Dantzari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiikitan, bospasei urte zituela, antzokira joan zen gurasoekin, ballet emanaldi bat ikustera. Momentu hartan jakin zuen dantzaria izan nahi zuela. Hortaz, dantza eskoletara eraman zuten, eta handik gutxira, Intxaur-hauskailua ballet-eko obra klasikoan hartu zuen parte, zortzi urte besterik ez zituenean.[2]

Hamasei urterekin ikasketak utzi eta Santiagoko Udal Antzokiko Balletean hasi zen lanean. Hiru urte jardungo zuen konpainia profesionalean, hegan egiteko grinek Espainiarantz bideratu zuten arte. 80. hamarkadako Madril ezagutu zuen, Ballet Nazionalera (María de Ávilaren zuzendaritzapean) batu zenean. Pousen karrera hasieran, Uruguay, Argentina eta Txilen diktadura militarraren goraldi sasoia zen. Espainiara aldatzeko eskutitz bat idatzi zuen: Espainiako Kultura Ministeriora lehenik, Ballet Nazionaleko helbidea eskatzeko. Sei hilabeteren ondoren iritsi zitzaion erantzuna. Beste eskutitz bat idatzi behar, oraingoan bai, Ballet Nazionalera.[2]

1985. urtea izango zen, gutxi gorabehera. María De Ávilak bi konpainiak zuzentzen zituen: flamenkokoa eta balletekoa… konpainiarentzat momentu zailean iritsi zen. Balleteko konpainiak garaje baten barruan entseatzen zuen: parkingera sartu eta kotxe bat, beste bat… eta fondoan, ate hori zeharkatu eta bertan zeuden, leihorik gabe, bentilaziorik gabe… aretoak txandakatzen zituzten ballet eta flamenkoko dantzariek, eta egun batean han eta bestean hemen ibiltzen ginen: hotz handia egiten zuen eta ez zegoen kalefazioarik.

Nancy-ko Balleteko hautaketa-proban parte hartu zuen. Bertan, urtebeteko kontratua eskaini zioten. Txilen Jiri Kilian-en hainbat koreografia ikusi eta orduan sortu zitzaidan haiekin lan egiteko grina. Ibilbide oparoa jorratu zuen haiekin, Rudolf Nureyev-ekin dantzatzeko aukera izan zuen, baita dantzaren historian garrantzia handia izan duen jendearekin ere. Gero, zuzendaritza aldatu zen, eta koreografo bat bere koreografia propioak egiten hasi zen. Orduan, erabaki bat hartu zuen: “beno, ni hemen iritsi naiz nahi nuen lekura, eta orain beste buelta bat eman behar diot”.

Koreografo hark konpainia berri bat sortu zuen Nancy taldeko dantzari batzuekin, beste ibilbide bati ekiteko, eta konpainia hori zentro koreografiko nazionala izatera iristea zen helburua. Hau da, dagoeneko baginen zentro koreografiko nazionala, baina pribilegio horri uko egin genion, eta zerotik hasi ginen. Ni talde hartara batu nintzen, eta talde hori da, gerora, Miarritzeko Balleteko Zentro Koreografiko Nazionala bihurtu dena. Eta koreografo hura Thierry Malandain da.

Dantzari moduan Hego Amerikan zein Europan ibilbide luzea egin ondoren, zuzendari zein pedagogo moduan dihardu Dantzaz konpainian .DANTZAZ sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere...

2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...

Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.[3]

  • Cambia, todo cambia Entsegu irekia Dantzaz konpainiarekin. [4]
  • Calabaza, calabaza...[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hau da dantzaz» Dantzaz (kontsulta data: 2025-06-28).
  2. a b maddidantzan. «Adriana Pous: "Ura eta mugimendua gara"» dantzan.eus (kontsulta data: 2025-06-28).
  3. «Dantzaz Konpainia» www.sarea.euskadi.eus 2015-10-01 (kontsulta data: 2025-06-28).
  4. «Cambia, todo cambia» www.victoriaeugenia.eus (kontsulta data: 2025-06-28).
  5. «Hitzaurrea» dantzazexploradora.dantzaz.eus (kontsulta data: 2025-06-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura eta mugimendua gara