Adulterio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adulterioa gogor zigortua izan da historian zehar. Egun ere, erlijio eta kultura askotan gaitzetsi egiten den jokabidea. Irudian, Jules Arsene Garnier artistaren Adulteroei zigorra margolana.

Adulterioa pertsona ezkondu batek bere ezkontidea ez den beste pertsona batekin sexu-harremanak izateari deritzo, ezkontidea engainatuz. Erlijio gehienetan eta kultura zenbaitetan gaitzetsi egiten den jokabidea da, ezkontza ohikune eta egoera sakratutzat jo eta moralki familia hautsi eta ezkontidea atzipetu egiten delako.

Adulterioa Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko maiatzaren 26an, Adulterioak delitu izateari utzi zion Espainiako Estatuan. Ordura arte, ezkondutako emakume bat senarra ez zuen gizon batekin oheratzen bazen, sei urterainoko espetxe zigorra jaso zezakeen adulterioa egotzita. Ehunka izan ziren halako gertaerengatik zigortu eta espetxeratuak. 1977an, adibidez, Espainiako Estatuan preso zeuden emakumeen %45 abortu delituagatik, familia abandonatzeagatik, adulterioagatik edo infantizidioagatik zeuden espetxean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.