Aduna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aduna

 Gipuzkoa

Adunako armarria

Izen ofiziala Aduna
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Gestoria
Herritarra adunar
Koordenatuak 43°12′21″N 2°2′39″W / 43.20583°N 2.04417°W / 43.20583; -2.04417Koordenatuak: 43°12′21″N 2°2′39″W / 43.20583°N 2.04417°W / 43.20583; -2.04417

Gipuzkoa - Aduna.svg

Eremua 6,95 km2
Garaiera 128 m
Distantzia 15 km Donostiara
Posta kodea 20150
Biztanleria 446 bizt. (2013)
Dentsitatea 64,17 bizt./km²
Sorrera 1883
http://www.aduna.net/

Aduna Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena. 6,9 km2-ko herri txikia da eta itsaso gainetik 128 m-ra dago. Udalerria Oria haraneko muino batean estrategikoki kokatuta dago, Donostialdearen eta Tolosaldearen arteko giltzadura den Andoain herriaren ondoan. Aduna Lurraldean garrantzia handia duten bide azpiegituretatik gertu dago: A-1 errepidetik eta A-15 Leitzarango autobiatik, hain zuzen.

Herria Donostiatik 15 kilometrora eta Tolosatik 9ra dago. Adunarekin muga egiten duten herriak honakoak dira: Zizurkil, ipar-mendebalde eta mendebaldetik; Billabona, hegoaldetik; eta Andoain, ekialde eta ipar-ekialdetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adunak 1386an, herrixka besterik ez zenean, Tolosarekin bat egitea erabaki zuen, honen foruaren abantailengatik. Tolosatik diru-auzi baten ondorioz banandu zen. 1450ean Donostiarekin bat egin zuen, eta horrek Donostia eta Tolosaren arteko liskarrak ekarri zituen, biek eduki nahi baitzuten Adunaren kontrola.

25 urte iraun zuen auzi baten ondoren borroka amaitu egin zen eta Aduna Donostiaren zati bilakatu zen, nahiz eta bien arteko distantzia handia izan. XIX. mendean, 1883an hain zuzen, hiribildu izendapena eskuratu zuen eta Donostiatik banandu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adunaren herribarruan herriko biztanle guztien %40 baino ez da bizi. Beste auzoak Elbarrena eta Goiburu dira, lehenengoa herrigunea baino beherago eta bigarrena gorago kokaturik.

Adunan entzuten den hizkuntza bakarra euskara da, izan ere, Aduna euskal ohituretan murgildutako herria baita.

Eboluzio demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2005 2009 2010 2011 2014
391 326 370 461 429 498 480 446 359 296 311 352 401 429 452 467

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko hauteskundeetan EHAK alderdi komunista gailendu zen botoen %48,9rekin, EAJ - EA koalizioaren aurretik. Udaletxea Adunako Elkarte Herritarraren esku geratu zen. 2007an alkate izan zen berriz Arantza Aburuza, baina EAEren eskutik. Azken legealdian PP bakarra aurkeztu zen eta ez zuen lortu gutxieneko botu kopurua zinegotzirik izateko eta hutsik geratu zen. Gestora bat osatu zuten eta Josu Amilibia izan da alkate.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Arantza Aburuza Alkorta 2003-2007
2007-2011
AEH
EAE
Josu Amilibia Alsua 2011- -

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aduna herri nekazaria izan da , baina gaur egun industriak du garrantzia. Oria ibaiaren ertzean dozena bat enpresa nabermentzen dira. Adunaren kokapen estrategikoak, Nafarroako autobidea eta A1(Madril-Irun) elkartzen diren gunean egoteak, ekarri ditu enpresak Oria ertz horretara. Denak enpresa txikiak dira, Unipapel izan ezik; horrek 100 langile baino gehiago baititu. Hala ere, enpresa horietan lana egiten dutenen kopurua adunarrena baino haundiagoa da. Horrek Adunak per capita errenta handia edukitzea ekarri du. Duela urte gutxi arte igeltsuzko meategi batzuk ere ustiatzen ziren.

Aduna komertzioa 2 tabernek, 3 sagardotegik eta landetxe batek osatzen dute.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adunako kirol azpiegitura bakarra frontoi handi bat da. Umeek jolasteko bi parke ere baditu.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Maria Jasokundearen eliza

Herri honetako nabarmenena herri barrutia da, Andre Maria Jasokundearen eliza elizarekin, bertako parrokia. 1599an eraikia, chapitel bat dauka dorrean, oso arraroa Gipuzkoako elizetan. Barnean, Pedro Latijerakoaren lana (XVII. mendea) dauka eta alboko kapelan Kristo bat. Elizaz gain udaletxea, oinetxe dorrea (XV. mendea baino lehenagokoa), eta frontoia dira eraikin nabarmenak. 1760. urteko hilerri zaharra ere ikusgarria da.

Agramonte, Aitzarte, Aizpea, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi Ozin, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro edo Zabale baserriak euskal eraikuntzen eredu dira.

Ibilaldiren bat egin nahi bada, Belkoain (488 m) mendira igo daiteke herrian bertatik ateratzen den bide baten bidez. Gailurrera iritsi baino lehen, erdialdean, egonaldia egiteko leku aproposa dago haritzez, pagoz eta mahaiez betea. Mendi-gailurrean bista paregabeak daude.

Festak eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adunan uda guztietan antolatzen du AEK-k barnetegia.
  • Bi sagardotegi ditu: Aburuza eta Zabala. Zabalak 2006an irabazi zuen Gipuzkoako sagardo onenaren saria.
  • Adunako festak abuztuaren 15ean ospatzen dira. Festa hauetako bereizgarri Oilasko-Jokoa da. Egunsentian herriko gazteak mozorrotuak baserriz baserri joaten dira oiloak jasoz. Eguerdian jasotako oiloei lepoa mozten zaie igitaika bakarrez. Joko hau begi itxiekin eta musikarekin jokatzen da . Ondoren bazkari herrikoia egiten da oilo horiekin. Beste bereizgarri bat "Axeri-dantza" da, euskal nekazari inauterietakoa, gaur egun ia desagertua badago ere, oraindik Adunan dantzatzen da.

Adunar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aduna Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa