Afaq Khoja mausoleoa
Afaq Khoja mausoleoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura | Kashgar prefektura |
Konderri mailako hiri | Kashgar |
Koordenatuak | 39°29′27″N 76°01′23″E / 39.490765°N 76.02295°E |
Ondarea | |
Afaq Khoja mausoleoa edo Aba Khoja mausoleoa (uigureraz آفاق خواجه مزار, Апақ Хоҗа Мазар, Apakh Khoja Mazar; txinera tradizionalez: 阿巴和加麻札; pinyinez: Ābāhéjiā mázhá), Kashgar hirian dagoen monumentoa da, inguruko musulmanentzat tokirik sagaratuena[1]. Haohan (浩罕村) herrixkan kokaturik dago, Kashgar erdigunetik 5 kilometro ipar-ekialdera[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mausoleoa 1640 urtearen inguruan eraiki zen Erdialdeko Asiako jauntxo sufista zen Muhammad Yūsuf-en hilobia izateko[3]. XVII. mendean ritsi zen Altishahr eskualdera (gaur egungo Xinjiang hegoaldea) eta Txinan sufismoa hedatzen lagundu zuen[4]. Muhammad Yūsuf-en seme ezagunena Afāq Khoja izan zen, Kashgaria eskualdeko buruzagia, eta 1694an hil zenean aitarekin batera lurperatu zuten. Guztira Afāqi familiaren bost belaunaldi daude beratn hobiratuta, Afāq Khojaren 72 ondorengo hain zuzen ere.
Iparhan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afāq Khojaren ondorengo ezagunena Iparhan izan zen, Qing dinastiako Qianlong enperadorearen ohekidea zena eta Txinako lau eder famatuetako bat kontsideratzen dena. Kondairak dioenez enperadorea zerbitzeari uko egin zion eta bere buruaz beste egitera behartua izan zen[5]. Dokumentuek diotenez ordea, 28 urtez izan zen enperadoreaen ohekidea eta 55 urte zituela hil zen. Turfan jaioterrian lurperatzeko eskatu bazuen ere Pekinen hilobiratu zuten. Bere hilkutxa eta jantziak Afaq Khoja mausoleora ekarri zituzten[5].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afaq Khoja mausoleoa Xinjiangeko arkitektura islamdarraren eredu bikainena da. Oinarri errektangularra du, 33 metro luze eta 29 metro zabal dena[6].16 metrotako diametrodun eta aa,6 metrotako garaiera duen kupularen inguruan zabaltzen da eraikina, adreilu berdez apaindurik dagoena[6]. Lau minarete altxatzen dira, guztiek ere marraz eta lore arabesko diseinudunak. Minarete bakoitzeko leihoek diseinu geometriko desberdinak dituzte eta goikaldean loto itxurako kupula alderantzikatuak dauzkate. Eraikinerako sarrerako aurpegiak Erdialdeko Asiako meskiten antz handia du.
Mausoleoan hainbat espazio aurkitzen dra:
- Hilobien aretoa: Hilobiak azulejo urdinez eta zeta koloretsuez apainduak daude. Iparhanen hilkutxa ere bertan dago[7].
- Errezutarako aretoak lau dira: Egurrezko 70 zutabek eta habeek eusten dituzte sabaiak eta mukarnaz apaindurik daude[7].
- Irakurketa gela[7]
- Uigurren hilerria: lohiz eta adreiluz egindako hilkutxak daude[7].
- Patioa: azulejo urdinez apainduriko sarrera du eta putzu bat ere dago, fededunek garbitzeko erabiltzen dutena.
- Meskita handia eta meskita txikia mausoleoaren ondoan, mendebaldean[6].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Afaq Khoja mausoleoa eta lorategiak.
-
Minaretea.
-
Hilkutxak, zetazko zapi koloretsuz estaliak.
-
Errezutarako aretoa.
-
Uigurren hilobia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Tombe d'Abakh Khodja - Chine» Routard.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Fairbank, John King. (1978). The Cambridge History of China. Cambridge University Press ISBN 9780521214476. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ «Kashgar Abakh|Afaq Khoja Mausoleum, Xiangfei Tomb Xinjiang China Silk Road Travel Guide» www.thesilkroadchina.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Lipman, Jonathan N.. (1998-01-01). Familiar Strangers: A History of Muslims in Northwest China. Hong Kong University Press ISBN 9789622094680. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ a b «Kashgar Abakh|Afaq Khoja Mausoleum, Xiangfei Tomb Xinjiang China Silk Road Travel Guide» www.thesilkroadchina.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Afaq Khoja Mausoleum | Aba Khoja Mausoleum, Aba Khoja Tomb – Wendy Wei Tours» Wendy Wei Tours: Private Guilin Tours with amazing experiences across Southern China (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ a b c d «Kashgar's Apak Khoja Mausoleum | Traveler's Guide» Xinjiang: Far West China (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).