Aferesi (hizkuntzalaritza)
Itxura
Aferesia (antzinako grezieraz: ἀφαίρεσις, aphairesis; "kentzea"), hizkuntzalaritzan, hitz baten hasierako hots bat edo hots multzo bat galtzea da.[1] Oso ohikoa da euskalki batzuetan. Adibidez, Nafarroa ipar-mendebaldeko euskaran:[2][3]
- ekarri > karri, eman > man, ikusi > kusi, egin > in
Bestalde, baliabide literarioa eta lizentzia metrikoa ere da. Esate baterako, maiz erabiltzen dira eta edo ere lokailuen aldaki laburtuak (eta > ta, ere > re) bertsoaren neurkerak hala eskatzen badu.[4] Adibidez, Xenpelarren bertso honetan:[5]
|
Agoztuaren ogei ta biyan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aferesi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-10-24.)
- ↑ Lujanbio Begiristain, Ohiana. Hizkuntza-aldakortasuna euskaran Nafarroa ipar-mendebaldeko bi udalerritan egindako azterketa. researchgate.net (kontsulta data: 2024-10-24).
- ↑ Apalauza Ollo, Amaia. Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-10-24).
- ↑ Aferesi. Literatura Terminoen Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-10-24).
- ↑ Bertso Berriak Xenpelarrek jarriak. klasikoak.armiarma.eus (kontsulta data: 2024-10-24).