Afganistango lurrikara (2025)
| Afganistango lurrikara | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | lurrikara |
| Data | 2025eko abuztuaren 31 |
| Estatu burujabe | Afganistan |
| Koordenatuak | 34°31′08″N 70°44′02″E / 34.519°N 70.734°E |
| Lurrikararen momentu sismikoa | 6 |
| Magnitudea Richter eskalan | 6 |
| Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) |
| Sakonera bertikal | 8 km |
| Pertsona hilak | 2.200 |
| Pertsona zaurituak | 3.120 |
2025eko abuztuaren 31n Afganistan ekialdean 6,0 (Mw) magnitudeko lurrikara bortitz eman zen.[1] Fenomeno horren eraginez gutixenez, iturri ofizialek jakitera eman dutenez, 812 pertsona hil ziren eta 2.500 lagun inguru zauritu ziren;[2] ehunka etxebizitza suntsitu. Hainbat errepide blokeatuta gelditu ziren, eta zenbait herrixka bakartuta.[3]
Ameriketako Estatu Batuetako geologia zerbitzuaren arabera, Richter eskalako sei graduko seismoaren epizentroa Nangarhar probintziatik 27 kilometro ekialdera zegoen, zortzi kilometroko sakoneran. 23:47an gertatu zen lurrikara, Euskal Herrian 20:47ak zirenean. Lurrikara Pakistango hiriburuan ere nabaritu zen, Islamabaden, epizentrotik 300 kilometrora.[3]
Kalterik larrienak Kunar probintzian izan ziren: Pakistanekin muga egiten du probintzia horrek, eta Hindu Kush mendilerroko haranetan dago. Mendilerro horretan topo egiten dute Eurasiako plaka tektonikoak eta Indiakoak, eta lurrikarak horregatik dira hain ugariak zona horretan. Bestalde, beste zenbait faktorek eragiten dute lurrikaren kalteak are larriagoak izatea. Batetik, hango biztanle gehienak lastoz eta lokatzez egindako etxeetan bizi dira, hau da, lurrikarei eusteko ahulak diren eraikinetan. Bestetik, hara iristea ere ez da erraza, errepideak kaskarrak baitira, eta, gainera, lurrikarak zenbait errepide blokeatu zituen; hainbat herrixka erabat bakartuta geratu ziren.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://earthquake.usgs.gov/earthquakes/eventpage/us7000qsvj/executive
- ↑ «6,0 graduko lurrikara batek gutxienez 600 hildako utzi ditu Afganistango ekialdean» orain.eus (kontsulta data: 2025-09-01).
- 1 2 3 «Gutxienez 812 lagun hil dira Afganistan ekialdean izan den lurrikara baten ondorioz» Berria 2025-09-01 (kontsulta data: 2025-09-01).
