Afrika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrika
Africa (orthographic projection).svg
Azalera 30.221.532 km²
Biztanleria 1.032.532.974 bizt. (2011, 2.a)
Biztanle-dentsitatea 30,51 bizt/km²
Jentilizio afrikar
Herrialdeak 54
Dependentziak 8
Hizkuntzak arabiera, frantses, ingeles, swahili eta beste asko
Ordu-eremuak UTC-1-UTC+4
Hiri nagusiak Kairo, Lagos, Kinshasa, Khartum, Alexandria

Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km2 dauzka eta Lurraren ehuneko 20.3an hedatzen da. 800 milioi biztanle dauzkalarik munduko biztanleriaren zazpirena du.

Aljeria herrialderik handiena da eta Seychelleak txikiena.

Mediterraneo Itsasoak iparraldean, Ozeano Atlantikoak mendebaldean eta Indiako ozeanoak ekialdean inguratzen dute.

Antzinako erromatarrek Africa Terra "Afrikarren lurra" (Afer, Afri "Afrikar") - kontinenteko iparraldeko zatiari (gaur egun Tunisia deitzen diogunari) deitzen zioten. Afer izenaren oinarria, dirudienez, arabieraren Aferrean datza, eta hautsa esan nahi du; Afridietarren tribukoak, iparraldeko Kartagoko aldean bizi ziren. Grekeraz aphrike hitzak "hotzik gabekoa" esan nahi du eta latinez "eguzkitsua".

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Afrikako geografia
N30-60, W0-30 N30-60, E0-30 N30-60, E30-60
N0-60, W0-30 N0-60, E0-30 N0-60, E30-60
S0-30, W0-30 S0-30, E0-30 S0-30, E30-60
S30-60, W0-30 S30-60, E0-30 S30-60, E30-60
Egin klik detailea ikusteko

Wangari Maathai (1940-) ekintzaile keniarra 2004an bihurtu zen Bakearen Nobel saria lortzen Afrikako lehen emakumea, ingurugiroaren aldeko lanagatik.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kilimanjaro (Tanzania): 5880 m.
  2. Kenya (Kenya): 5.184 m.
  3. Stanley (Uganda/Kongoko Errepublika Demokratikoa): 5.065 m.
  4. Ras Dashen (Etiopia): 4.543 m.
  5. Meru (Tanzania): 4.558 m.
  6. Karisimbi (Ruanda/Kongoko Errepublika Demokratikoa): 4.507 m.
  7. Elgon (Uganda/Kenya): 4.321 m.
  8. Kamerun (Kamerun): 4.095 m.
  9. Toubkal (Maroko): 4.167 m.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nilo: 6.500 km.
  2. Kongo: 4.800 km.
  3. Niger: 4.200 km.
  4. Zambezi: 3.200 km.

Lakuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Victoria (Kenya/Tanzania/Uganda): 69.485 km2.
  2. Tanganyika (Tanzania/Kongoko Errepublika Demokratikoa/Burundi/Zambia): 32.893 km2.
  3. Malawi (Tanzania/Malawi/Mozambike): 30.044 km2.
  4. Turkana (Kenya): 6.405 km2.
  5. Albert (Uganda/Kongoko Errepublika Demokratikoa): 5.299 km2.
  6. Kioga (Uganda): 4.403 km2.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako estatuak.

Afrika gizakiaren sorlekua dela dirudi.

Kontinentearen zatirik handienetan ez zuen inolako estaturik izan, baizik eta tribu eta erreinu anitz, Egipto edo Kartago izan ezik.

Erromatar Inperioak Afrikako iparraldea bildu zuen bere manpean. Gero, VII/VII. mendeetan, musulmanen konkistak zabaldu ziren eskualde horretan.

Erdi Aroan Sahel eskualdean Ghanako Inperioa, Maliko Inperioa eta Songhai Inperioa zeuden, eta Afrikako ekialdean Etiopiakoa

XIV. mendean portugaldarrak Afrikako kostaldeetan zabaldu ziren; gero beste europarrak heldu ziren hara; baina zoritxarrez etekin handienak eman zituen merkatua esklabuena zen. Mendetan milioka gizon-emakume harrapatu eta lan egitera behartu zituzten munduan zehar, gaur egun esklabo-merkataritza deritzonean.

1913an eremu kolonialak: morea portugaldarra, purpura espainarra, urdin iluna frantsesa, urdin argia alemaniarra, berdea italiarra, gorrixka ingelesa, horia belgiarra

XIX. mendean Europako estatu inperialak kolonizatze-lasterketa batean hasi ziren eta kontinentearen zatirik handiena hartu zuten, Afrikako Banaketa izeneko prozesuan, eta estatu kolonial berriak sortu. Egoera horrek 1950eko hamarkadaren amaiera arte iraun zuen.

Orduz geroztik (batez ere 1960tik) estatu horiek guztiek independentzia eskuratu zuten, Mendebaldeko Sahara izan ezik, eta, gaur egun, 53 estatu dauzka. Gehienek kolonizatze-prozesuan sortutako mugak dituzte eta hori etengabeko arazoen iturria izan da. 2001ean Afrikar Batasuna sortu zuten.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Afrikar literatura

Afrikar idazleen artean, aipatzekoak dira Nagib Mahfuz (1911-2006) eta Wole Soyinka (1934-), beste batzuen artean.

Euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika azken urteotan euskarazko liburu baztuen kokaleku nagusia izan da. Besteak beste, Juanjo Olasagarrek "Mandelaren Afrika" (1998) lanean Hegoafrikako azken urteotako islada jaso zuen. Jon Arretxek ere, bestela, kontinente honetan kokatu ditu "Tubabu" (1994), "Hakuna Matata" (2000), "Zazpi kolore" (2000) eta "Griot" (2004) liburuak, osoki edo partzialki. Eta azkenik "Afrika Express" (Urtzi Urrutikoetxea, 2008) eta "Zazpi etxe Frantzian" (Bernardo Atxaga, 2009) ezin ditugu aipatu barik utzi.

Afrikako estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako iparraldea

Herrialdeak: AljeriaAljeria · EgiptoEgipto · LibiaLibia · MarokoMaroko · MauritaniaMauritania · SudanSudan ·  Hego Sudan · TunisiaTunisia
Dependentziak eta bestelako lurraldeak: Flag of the Azores.svg Azoreak · Kanariar UharteakKanariar Uharteak · MelillaMelilla · Flag of Madeira.svg Madeira · Mendebaldeko SaharaMendebaldeko Sahara · CeutaCeuta

Afrikako mendebaldea

Herrialdeak: BeninBenin · Boli KostaBoli Kosta · Burkina FasoBurkina Faso · Cabo VerdeCabo Verde · Ekuatore GineaEkuatore Ginea · GabonGabon · GambiaGambia · GhanaGhana · GineaGinea · Ginea-BissauGinea-Bissau · KamerunKamerun · Kongoko ErrepublikaKongoko Errepublika · LiberiaLiberia · MaliMali · NigerNiger · NigeriaNigeria · Sao Tome eta PrincipeSao Tome eta Principe · SenegalSenegal · Sierra LeonaSierra Leona · TogoTogo

Afrikako zentrua

Herrialdeak: Afrika Erdiko ErrepublikaAfrika Erdiko Errepublika · BurundiBurundi · Kongoko Errepublika DemokratikoaKongoko Errepublika Demokratikoa · RuandaRuanda · TxadTxad

Afrikako ekialdea

Herrialdeak: DjibutiDjibuti · EritreaEritrea · EtiopiaEtiopia · KenyaKenya · SeychelleakSeychelleak · SomaliaSomalia · TanzaniaTanzania · UgandaUganda
Dependentziak eta bestelako lurraldeak: Indiako Ozeanoko Britainiar LurraldeaIndiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea

Afrikako hegoaldea

Herrialdeak: AngolaAngola · BotswanaBotswana · HegoafrikaHegoafrika · KomoreakKomoreak · LesothoLesotho · MadagaskarMadagaskar · MalawiMalawi · MaurizioMaurizio · MozambikeMozambike · NamibiaNamibia · SwazilandiaSwazilandia · ZambiaZambia · ZimbabweZimbabwe
Dependentziak eta bestelako lurraldeak: MayotteMayotte · ReunionReunion · Santa Helena, Ascension eta Tristan da CunhaSanta Helena, Ascension eta Tristan da Cunha

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialderik populatuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nigeria: 129.934.911 biztanle (141 bizt./km2).
  2. Egipto: 70.712.345 biztanle (71 bizt./km2).
  3. Etiopia: 67.673.031 biztanle (60 bizt./km2).
  4. Kongoko Errepublika Demokratikoa: 55.225.478 biztanle (24 bizt./km2).
  5. Hegoafrika: 43.647.658 biztanle (36 bizt./km2).
  6. Tanzania: 37.187.939 biztanle (39 bizt./km2).
  7. Sudan: 37.090.298 biztanle (15 bizt./km2).
  8. Aljeria: 32.277.942 biztanle (14 bizt./km2).
  9. Maroko: 31.167.783 biztanle (70 bizt./km2).
  10. Kenia: 31.138.735 biztanle (53 bizt./km2).

Hiririk handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lagos (Nigeria): 8.029.200 biztanle.
  2. Kairo (Egipto): 7.764.700 biztanle.
  3. Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa): 6.301.100 biztanle.
  4. Alexandria (Egipto): 3.806.300 biztanle.
  5. Casablanca (Maroko): 3.344.300 biztanle.
  6. Abidjan (Boli Kosta): 3.310.500 biztanle.
  7. Kano (Nigeria): 3.248.700 biztanle.
  8. Ibadan (Nigeria): 3.078.400 biztanle.
  9. Lurmutur Hiria (Hegoafrika): 2.686.000 biztanle.
  10. Addis Abeba (Etiopia): 2.638.500 biztanle.

Etnografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikaansa | Arabiera | Frantsesa | Fula | Hausa | Ingelesa | Jorubera | Lingala | Portugesa | Sothoa | Swahilia | Xhosa

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzaritzari dagokionez, Hegoafrikak ditu munduko erreserba handienetakoak urre eta diamantezkoak. Bestela, hainbat herrialde aberatsak dira aluminio, burdin, platino eta titanioa ustiatuz.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atletismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola talde-kirolik nagusia da Afrikan. Bertako jokalari askok arrakasta lortu dute Europako txapelketetan, hala nola Samuel Eto'o, Claude Makelele edo Pierre Webo.

Kontinente mailan, Afrikako Nazioen Kopa da txapelketa nagusia. Egiptok 6 aldiz eta Kamerunek eta Ghanak 4naz irabazi dituzte (2008 arte).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Afrika Aldatu lotura Wikidatan